2024-12-22
HomeUncategorizedJabi Amorrorturi omenaldia uztailaren 12an Lemoan

Jabi Amorrorturi omenaldia uztailaren 12an Lemoan

Datorren ostiralean, uztailak 12, LABek omenaldia egingo dio ekainaren 29an hil zen Jabi Amorrortu kideari. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Eleizondon (Lemoa).

JABI AMORRORTU BELAMENDIA

Jabi Amorrortu bere konpromisoagatik gogoratuko dugu, kirol munduari, sindikatuari eta bereziki bere familiari eskainitako dedikazioagatik. LABetik besarkada bero eta estua bere emazte Garbiñeri eta euren bi semeei.

Euskal Herri osoan ezaguna egin da Cementos Lemonan enplegua eta lan baldintzengatik burututako borrokagatik. Ziur gaude Cementoseko langile guztiek borroka kide bezala gogoratuko dutela, borroka kide on guztiek bezala, kemena eta bihotza ondo baino hobeto uztartzen baitzekien.

Ibilbide luzea egin zuen sindikatuan Jabik, enpresa delegatu bezala hasi zen ondoren Bizkaiko eraikuntzako mahai sektorialeko arduraduna, Hego Uribe-Arratiako eraikuntza arduraduna eta, azkeneko bost urteetan, eraikuntza-kimika sektoreko arduradun nazionala izan da industria federazioan.

Gure bihotzetan geratuko da betiko. Ezingo dugu bere alaitasuna ahaztu, bere bizi poza, bere gaitasuna momentu gogorretan taldea zaintzeko… ezinezkoa izango zaigu Jabi ahaztea.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...