2024-11-09
HomeUncategorizedJabi Amorrortu LAB sindikatuko militantea hil da

Jabi Amorrortu LAB sindikatuko militantea hil da

LAB sindikatuko Eraikuntza eta Kimika sektoreko arduradun nazionala pasadan larunbatean, ekainak 29, hil zen. LAB sindikatuak azken agurra egingo dio gaur, uztailak 1, Gernikako Izaro Tanatorioan arratsaldeko 18:00etan. Hileta arratsaldeko 19:00etan izango da Gernikako San Frantzisko parrokian.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Patronalak absentismoari buruz egindako jardunaldien hurrengo egunean hil da urteko 52. langilea

Gaur goizean, A.S.O. 57 urteko langilea hil da Tubacexeko Amurrioko Aceralava enpresan, istripu ez traumatikoan. Hildakoa Construcciones Jagoba Zamalloa SL enpresako langilea zen. Gaurkoarekin, gutxienez 52 dira urte hasieratik Euskal Herrian hildako langileak. LABek bere elkartasuna adierazi nahi die hildakoaren senide, inguruko eta lankideei.

Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua: bidea zabalik pribatizatzeko

LAB sindikatutik, Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua zehatz-mehatz aztertu ondoren (une honetan ekarpenak egiteko fasean dago), egiaztatu dugu ezen, onetsiz gero, zailtasun asko egon daitezkeela osasun zerbitzu publikoari eusteko eta herritar guztiei osasun arreta egokia emateko, bai eta langileek gaur egun dituzten lan baldintzak eta eskubideak mantentzeko ere.