2024-12-19
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaItxialdia Osasunbideko zerbitzu zentraletan

Itxialdia Osasunbideko zerbitzu zentraletan

LAB, CCOO eta ELA sindikatuen 17 delegatu Osasunbideko Zerbitzu Zentraletan itxialdia egin zuten atzo pribatizazioen gelditzea exijituz, Nafarroako Gobernuari Osasunbidean gauzatu nahi dituen murrizketen gaineko informazioa eta negoziazioa eskatuz eta plantilen egonkortasuna zein Nafarroako biztanleriari osasun-prestazioak bermatzeko nahikoa diren aurrekontuak exijituz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk EITB bere alderdi interesen mesedetan erabiltzeko duen asmoa salatu nahi dugu

LABek gogor salatu nahi du EAJk, beste behin ere, EITB bere alderdi interesetarako erabiltzeko erakutsitako asmoa, eta, oraingoan gainera, batere lotsarik gabe eta inpunitate osoz, publikoki adierazi izana.

B&B Trends-ena da Gasteizko SDA Factory-ren itxieraren errua

Zuzendaritzak SDA Factory ixteko erabakia hartu du, lehengo Gasteizko BSH. Ia 50 urtetako historia duen enpresa honek Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientean (ABEEE) pasatu ditu azken lau urteak.

Asteasuko Siemens Gamesako ABEEEaren eragina murriztu eta enplegua defendatzeko neurriak lortu ditugu

Hasteko, salatu nahi dugu enpresak negoziaketa talde mailan egin nahi izan duela, Asteasuko langileen ordezkaritza disolbatua eta eragin mugatuarekin zeogoen mahai negoziatzaile bat inposatuz. ABEEE luze eta gogorra nahi zuen enpresak langileentzat eta egoera honen aurrean, markoaren salaketaz gain, neurriaren eragina ahalik eta gehien murrizten saiatu da LAB.