2024-12-22
HomeEkintza SindikalaISNNko langileek enpresarekin hitzarmen bat sinatzera eraman duen borroka balioetsi dugu

ISNNko langileek enpresarekin hitzarmen bat sinatzera eraman duen borroka balioetsi dugu

Iragan martxoaren 16an, ISNN enpresako langileek —ISN taldekoak eta, aldi berean, Volkswagenen azpikontratakoak—greba hasi zuten hitzarmen berrirako hobekuntzak aldarrikatzeko. Horretarako, errebindikazio nagusia, hobekuntza sozialez gain, soldaten berrikuspena zen, lantegi horretako soldata okerrenetakoa baitzen. Eta hori lortu egin da, ISNNko langileen borrokari esker, eta LABek hori nabarmendu nahi du.

ISNNk fabrikatik ateratzen diren autoei zorroak eta babesak jartzen dizkie, bezerora iritsi arte babestuta egon daitezen. Greban, grebalariek hainbat mobilizazio egin zituzten, eta Volkswagenek Iruñeko Landaben industrialdean duen plantaren ateetan bildu izan ziren hainbatetan. Greba, plantillaren borrokaren adierazle nagusia, ia %100ean babestu zuten, eta LABen ustez hori azpimarratzea merezi du.

Baina, era berean, ELAk Greba Batzordean eginiko kudeaketa kritikatu nahi du LABek. Martxoaren 16an hasi zen lanuztea ELAk (2), LABek (1) eta UGTk (1) deitu zuten; CCOO (1) kanpoan gelditu zen. Bada, Batzordeko lehen sindikatuak alde batera utzi du talde-lana, eta borroka monopolizatu eta monetizatu nahi izan du, bertze askotan egin izan duen bezala. Nabarmentzekoa da bere inmobilismoa eta blokeoa plantillako bertze sektore batzuek zerbait proposatu dutelarik. plantilla bera etsiaraziz eta bere izaera asanblearioa ez errespetatuz.

Iragan ortziralean, apirilaren 8an, Greba Batzordearen gehiengoa (ELA 1, LAB 1 eta UGT 1), ordu arte grebaren aldeko apusturik egin ez zuen sindikatu bakarrarekin batera (CCOO 1), akordio batera iritsi zen enpresarekin. Baina hori baino lehen, ELAko ordezkari bat enpresarekin bildu zen, Batzordeko gainerako kideei jakinarazi gabe eta plantillako ia inorekin kontsultatu gabe.

Bada, hala eta guztiz ere, gainerako delegatuak bilerara joan ziren eta LABek ontzat jotzen duen enpresarekin akordio batera iritsi ziren. KPIaren 2022 eta 2023rako soldata-igoerak lortu dira, eta hori, kontuan hartuta bizi ditugun denborak eta plantillaren egoera, ontzat jo behar da.

Beraz, eta azkenik, akordioa nola egin zen kontuan hartuta ―ELAko delegatuetako baten sinadura duena―, LABek ez du ulertzen hitzarmena ez sinatzeko ELAk hartu duen azken erabakia.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...