2025-12-15
HomeHauteskunde SindikalakTPE HauteskundeakIrregulartasun larriak direla eta LABek TPE hauteskundeen baliogabetzea galdetzen du

Irregulartasun larriak direla eta LABek TPE hauteskundeen baliogabetzea galdetzen du

LAB sindikatuak astapenetatik salatu duen bezala, TPE hautesteskundeak irregulartasun larrian iragan dira eta zilegitasun zein balio guztia galdu dute.

Hona emen arrazoiak:
1.- Euskal Herria ez da onartua, ez eta errespetatua.
Errepresentabitate eta kondaketa eremua Akitania oinarritzat hartuz Ipar Euskal Herriaren errealiatea desagerrarazi nahi dute.

2.- Antolaeta eskasa: Informazioan beranta; informaziorik eza, ez enpresei ez langileei; bozkatzeko arazoak/zailtasunak (arazo tekniko frango); ikusmolde jakinarazpenean hutsak eta gabeziak (hitzarmen kolektibo bati dagokionez bederen LABen jakinarezpenik ez); bozkatu ahal izateko gutun eta kodea errezibitzeko arazoak (berant edo ez igorriak); Direccte-k herri etxeei informazio gutuna kanpaina bukaeran (finitzeko 2 egun eskas direlarik).

3.- Lan erreformari babesa eta oniritzia? Ez milesker
Direccte-k igorri gutunean lan erreformari ematen zaion babesarekin lotzen dira TPE hauteskundeak, LAB sindikatarena ez dute ukaten.

4.- Sindikatei diru laguntzak. Nori, zenbateko eta zertarako?
Prentsan agerturik (Le Figaro, abenduaren 5ean), Estatuak kanpainarako sindikatuka diruz lagundu direla jakin dugu. Zein sindikatari? Zenbateko diru laguntzak izan dira?

Ez da onargarria hauteskunde hauen eta bertatik eratortzen diren emaitzei zilegitasuna ematea, izan diren akats, utzikeria eta abar kontutan hartuta.

LAB sindikatuak, gertaera guzti hauen larritasuna ikusirik, hauteskunde hauen baliogabetzea eskatzen du. Horretarako aurrera eraman beharreko prozedura administratiboak egiteko engaiamendua hartzen dugu.»

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Martxoaren 17an, greba orokorra: LGS hemen erabaki

ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek greba orokorra deitu dute datorren martxoaren 17an, Hego Euskal Herrian gutxienez 1.500 euroko LGS bat ezar dadin galdegiteko. ELAk,...

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...