2024-12-22
HomeLAB SindikatuaIRAULTZEN ALDIZKARIAIraultzen 170. LABen aldizkari nazionala

Iraultzen 170. LABen aldizkari nazionala

guregaiak



Negoziazio Kolektiboa
Iparrorratz argiarekin jarraitzen du LABek 

Negoziazio kolektiboa guztiz blokeatzeako erabaki politikoa hartu dute CONFEBASK osatzen duten herrialdetako patronalek, Adegi, Cebek, Seak. Akordioei atea ixten diete, ez bada aberastasuna gero eta okerrago banatzeko: lan erreforma aplikatu, soldata igoerak mugatu eta lan baldintzak kaskartzeko nahi dituzte hitzarmenak.

Adostu ahal izan diren hitzarmen gutxiak salbuespen pozgarriak izan dira: hhhhte hitzarmenak.

Adostu ahal izan diren hitzarmen gutxiak salbuespen pozgarriak izan dira: honela, Gipuzkoako Grafikagintzan eta Hoteletan adibidez, KPIren araberako soldata igoerak, hitzarmena aplikatzea bermatzeko klausulak eta gainontzeko lan baldintzen mantentzearekin hitzarmenak adostu ahal izan dira.

Nafarroan ez da EAEn ematen den blokeo egoera ematen. Hitzarmen gehienak CCOO eta UGTk sinatu dituzte patronalaren paramoetroetan: soldatak izoztuz, igoera oso apalekin edota lan erreformaren kontrako klausula argirik gabe. Nafarroako kasuak, edozeiin hitzarmenek ez duela balio argi uzten du: Nafarroako langileen egoera ez da hobea, ez enpleguaren bilakaerari dagokionez, ez eta soldaten bilakaerari dagokionez ere.

Confebask:
indarra bai, arrazoirik ez 

Confebask indartsu dago Espainian onartzen diren erreformen onurak jasotzen dituelako. Legedi oso bat botere ekonomiko eta finatzieroak erabakia eta euren gobernu morroiek inposatua. Orain artean jaso duten opari nagusia lan erreforma da, baina Confebasken jarrrrera jasangarri egiten duena, Jaurlaritzak eta PNVk eman dioten txeke zuria eta babes osoa da.

Arrazoietan aldiz, larri dabil CONFEBASK. Bere itxikeriak gero eta babes sozial txikiagoa du, eta zuen zilegitasun gutxia galtzen ari da egunez egun. Elite ekonomiko txiki baten interesak baino ez ditu defendatzen eta ez ditu enpresarien gehiengoaren nahiak ordezkatzen. Interes horiek defendatzeagatik herri honen zati baten etorkizun ekonomikoa hipotekatzeko prest dago.

Arazo politikoei, erantzun politikoa 
Geroz eta dimentsio handiagoa hartzen ari den arazo politiko baten aurrean gaude. Blokeoaren erantzulea CONFEBASK da, baina blokeo egoera honek ondorio larriak ekarriko ditu gaur egunean lanean nahiz langabezian dauden langileentzat zein etorkizunean lan merkatura sartzeko asmoa izango duten gazteen-tzat. Eskubide gabeko lan merkatu prekarioa eta ondorioz bizi baldintza mininimoak eskuratzeko ezintasuna da Confebaskek egiten duen eskeintza, eta hori lehen mailako arazo politikoa da.

Egoera honen aurrean instituzioek ezin dute beste alde batera begiratu, zilegitasun politikoa eman edota kendu daiteke, eta hor egon liteke gertatuko denaren giltza. Bidegurutze batean daude, eta bi aukeren artean hautatu beharko dute: jendartearen gehiengoaren eta herri honetako ekonomiaren mesedetan hartuko dituzten erabakiak hartu edota elite ekonomiko txiki bati men egiten jarraitu, Confebaski txeke zuria eskeiniz.

Lan erreforma indarrean sartu zenetik, LAB proposamenak egiten ari da, Aburto interpelatu dugu eztabaida instituzioetara eramaten ari gara eta horretan jarraituko dugu. Udaletxe batzuetan ere mozioak sartu ditugu, eragile politikoak banan banan duten jarrera azaldu dezaten.

Baina giltza gure ustez Jaurlaritzak du, eta ezinbestekoa da CONFEBASKi, eta CONFEBASKen blokeo jarrerari ematen dion babes politikoa kentzea. Honela egingo ez balu, Jaurlaritza erantzule litzatekeelako.

Lanean maila guztietan 
Mobilizazioak egiten jarraituko dugu, ekimen berriak asmatuko ditugu, beti iparorratz argi batekin eta estrategia koherente batekin: Euskal Herriko langile guztien negoziazio kolektiborako eskubidea defendatzea.

Negoziazio eremu guztiak defendatuko ditugu, enpresa zein sektore mailakoak. Gainera, hitzarmenek horiek gutxieneko eduki batzuk bermatu behar dituzte. Etorkizunean izango dugun lan merkatuaren izaeera dago jokoan. LABek eskubideak dituzten langileak izango diren lan merkatu baten alde antolatu eta borrokatzeko apustuarekin aurrera egingo du. Borroka horretarako badugu proposamena, aurreko ikasturtean kaleratu genuen Lan Harreman eredu berri eta propio baten aldeko eztabaida antolatu asmoz. Aurtengoan gure lehentasunen artean egongo da, borroka horri jarraipena ematea. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...