2024-12-23

iraultzen 169

gogoraekarri

> LA FSM TIENE NUEVA AREA
Los días 4, 5 y 6 de febrero, se celebró en Barcelona el Congreso Fundacional de la Unión Internacional de Sindicatos (UIS) de Personas Pensionistas y Jubiladas de la FSM, a la que pertenece el sindicato LAB. Nuestro sindicato quiso hacer aportaciones relativas a los derechos de las personas mayores y pensionistas, igualdad de derechos y obligaciones entre hombres y mujeres. También se presentó y aprobó una resolución en pro de la libertad de Rafa Díez Usabiaga, encarcelado por defender los derechos sociales y un escenario de resolución en Euskal Herria.

> LAB GORANTZ DOA
2013. urteko ordezkaritza sindikalaren emai-tza ofizialen arabera, LAB sindikatuak 0,43 puntuko igoera izan du azken urte honetan. Bere ordezkaritza maila %17,94 izatera iritsi da. Momentu honetan EAEn inoiz izan duen ordezkaritzarik handiena dauka LAB sindikatuak eta bigarren sindikatua den CCOOkiko aldea geroz eta murritzagoa da.

Nabaria da krisialdi ekonomikoa sekulako eragina izaten ari dela hautatzen diren ordezkari sindikal kopuruan. Enpresa itxierak, mota guztietako presioa,… hauteskunde sindikalak asko baldintzatzen dituzten gaiak dira baina, nabarmena da LAB sindikatuak ez duela ordezkarien murrizketa hori nozitzen, ez 2013ko ezta 2012ko datuetan ere. Azken urte honetan EAEn 514 delegatu gutxiago aukeratu badira, LABek 7 delegatu gutxiago zenbatu ditu soilik.

>INCOESA, EZ DUTE ETSIKO
Hilabeteak joan, hilabeteak etorri, Incoesako langileek greba mugagabean jarraitzen dute enpresak ekoizpena deslokalizatu eta langileak Soria eta Extremadurara lekualdatzeko hartu zuen erabakiaren kontra. Denbora honetan zehar argi utzi dute ez dagoela enpresak lekualdatzeko hartu duen erabakia justifikatuko arrazoirik. Horregatik, apustu argia egin dute bai enplegua eta bai ekoizpena Bedian gelditzearen alde.
8 hilabete greba zaramatzatela, Bilboko Merkataritza arloko 2. Epaitegiak, arrazoia eman zien. Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzaren iritziaren gainetik, langileen ahotsa entzun eta lekualdaketa baliogabetu zuten.

Eusko Jaurlaritzari ere eskari zuzena egin diote: ikusle soila izateari utzi eta gatazka honen konponbidean gakoa izatera pasatu dadila. Euskal Gobernua titular politak saltzen dabil, baina praktikan, begirale hutsak dira eta diru laguntzak onartu besterik ez dute egiten. Arantza Tapia sailburuak pleno batean, Incoesari 2.000.000 euroko diru laguntza eman izana onartu zuen.

Eusko Jaurlaritzak, informazioa ezkutatuz, informe kontrajarriak emitituz eta enplegua suntsitzea oinarri duen enpresaren proposamena ontzat emanez, langileen borroka oztopatu du.
Langileen ustez, argi dago Bediako lan zentroa bideragarria dela eta bertan ekoizpena eta lanpostuak mantentzea posible dela. Baina, horretarako borondatea behar da.

>ARGAL, NUEVO PACTO DE EMPRESA
El lunes, 3 de marzo, la plantilla de Argal dio por finalizada su lucha en defensa del convenio llegando a un acuerdo con la empresa. Durante todo este tiempo se han sucedido movilizaciones en la fábrica apoyadas por toda la plantilla, que en todo momento se ha mantenido unida.

El comité de Argal, ha firmado el pacto por el que llevan meses peleando. Acuerdo que, además de hacer frente a la reforma laboral, también obliga a la empresa a crear 34 puestos de trabajo indefinidos y, lo más destacable, obliga a la empresa a que las nuevas contrataciones sean en las mismas condiciones que las del resto.

El mayor objetivo de la empresa en estos meses ha sido dividir a la plantilla, intentando crear una doble escala salarial. Pero, lejos de dividirla, el efecto que ha provocado la dirección de Argal ha sido el contrario, y se han encontrado de frente con una plantilla totalmente unida que defendía sus derechos y los de quienes vendrán después. Además, han conseguido que todo el pueblo de Lumbier haya hecho suya esta lucha, saliendo a la calle en solidaridad con lo que ocurría en la planta, a sabiendas de que lo que estaba en juego no eran solo los derechos de la plantilla sino el futuro de todo el pueblo.

>ENPLEGUA ETA ZERBITZUA KOLOKAN
Krisi ekonomikoa hasi zenetik hartutako erabakiek zerbitzuetako langileen baldintzak okertzea eta herritarrok jasotzen ditugun zerbitzu publikoen kaltetzea ekarri dute. Egoera hau salatzeko hainbat mobilizazio burutu ditu sindikatuak martxoan zehar.
PPren Gobernuak Madriletik agindu eta EAJk aplikatzen dituen neurriak dira azken urte hauetan EAEko sektore publikoan izan diren lanpostu galeraren arrazoi nagusia. LABek bereziki salatu nahi du EAJren Gobernuak inongo oztoporik jarri ez izana Madrilen hartzen ari diren neurrien aplikazioari.

Osakidetzari dagokionean, aurrekontuetan osasun publikora bideratutako dirua gutxitu da; ez dira bajak %100ean ordaintzen; egun libreak kendu dira; eta noski, langileei lanaldia dekretuz 1.614,5 orduetara luzatzeak eragin dute. Gainera, Osakidetzak eta Sindikatu Medikuak sinatutako 67 urte arte jubilatzeko aukera jasotzen duen akordioak ere langile ebentualen kontratazioa gu-txitzea ekarriko du. Honen guztiaren ondorioz, Osakidetzan 2012ko urtarriletik 2013ko azarora bitartean, 2906 kontratazio gutxiago burutu dira. Osakidetzan, azken hamarkada honetan ezagututako enplegu suntsiketarik handiena egin dute.

Honen aurrean, LABek enpleguaren aldeko bi ekimen burutuko ditu martxoan. Alde batetik 2013 urtean suntsitutako 2.906 enpleguen salaketa irudikatuko dugu EAEko herrialdeetako ospitale eta lan zentroetan egin diren ekimenetan. Eta bestetik, lanaldiaren luzapena salatzeko ekimen nominala burutu du sindikatuak, hau da Osakidetzako langile bakoitzari inposatutako lanaldi luzapenaren aurrean Osakidetzako Zuzendaritzari bere jarreraren aurrean desadostasuna azaltzeko.

>MARTXOAK 8, BORROKAK BADIRAU

Egoera ekonomikoa, hobetzen ari delako mezua zabaltzen ari badira ere, agintari politikoek hartutako neurriek emergentzia egoera larrian utzi gaituzte. Martxoaren 8aren kariaz sindikatuaren asmoa krisitik “ateratzeko” aitzakipean aplikatutako errezetek emakumeongan izaten ari diren eragina ezagutzera eman eta, bereziki, jasaten ari garen enplegu suntsiketa azalaraztea zen. Honekin batera, emakumeok enplegu duin baterako dugun eskubidea aldarrikatu, eta eskubide hau bermatuko duen enplegu plan eraginkor baten beharraz ohartarazi nahi izan dugu.

Espainiar Estatuak inposatutako lan erreformak enplegu prekarioa hedatu du; jada enplegua izatea ez da bizi baldintza duin batzuen berme. Gainera errezeta hauek emakumeontzat bereziki larriak izan dira: Hego Euskal Herrian 2013. urte bukaeran emakumeon langabezi tasa %16,2koa zen; langabezian dauden emakumeen %56,8a urte bat baino gehiago darama egoera horretan, %35,5ak bi urte darama lana topatu ezinik eta enplegua mantentzea lortu dutenen kasuetan ere diskriminazioak hor dirau, oraindik ere lan baldintza kaskarrenak dituzten enpleguak direlako emakumezkoei eskeintzen zaizkigunak.

Egoera hau jasangaitza da emakumeontzat, eta jendarte osoarentzat orohar. Bizi dugun emergentzia sozial egoeran, enpleguaren arazoa konpontzeak lehentasun politikoa izan behar du, premiazkoa da enplegu politika eraginkorrak burutzea. Kalitatezko enpleguari eusteko eta enplegu duina sortzeko neurriak barnebilduko dituen enplegu plana behar dugu. Zentzu honetan, alde batetik, enplegu suntsiketa gelditu behar da, kaleratzeak burutzea errezten duten neurriekin amaiturik eta lanaldiaren luzaketa edo malgutasuna errazten edo onartzen duten neurriekin bukaturik. Bestaldetik, enplegu duina sortu behar da, honetarako lanaren banaketa eta lanaldiaren murrizketa sustatzeko neurriak bultzatu behar dira, sektore publikoan kalitateko enplegua sortzeko aukerak ere badaude jendartearen beharrak asetzeko gai izango den sistema publiko indartsu bat garatuz gero.

Eta nola ez, behingoz, genero aldagaia kontuan izango duen enplegu plan bat behar dugu, gaur egun lan munduan suertatzen den diskriminazioarekin bukatzeko neurri eraginkorrak jasoko dituena. Emakumeok lan merkatura sartzeko aukera berdinak izango ditugula bermatu behar da. Horrez gain, emakumeon enplegu duinerako eskubidea bermatu beharko du, baita merkatu beltzarekin amaitzeko neurri eraginkorrak jaso ere.

 

>LAB ESTÁ EN MARCHA
Aunque pretendan lo contrario las politicas antisociales que se vienen aplicando están aumentando el paro y la precaridad lo que conlleva que cada vez viva más gente en la pobreza, incluso aunque tenga empleo. Todo esto está dando lugar a un empobrecimiento generalizado de gran parte de la población y el enriquecimiento de una minoría. Esta realidad es aun más grave en el caso de las mujeres, pues sufren más desempleo, más precariedad, pensiones más bajas, más pobreza y más desigualdad social.

Por todo esto, LAB junto a otros sindicatos y agentes sociales está desarrollando una campaña contra la precariedad y la pobreza; y la exigencia a los gobiernos de Gasteiz e Iruñea de medidas concretas y urgentes como el aumento del salario minimo interprofesional, la prestación por desempleo, el aumento presupuestario para contar con unos servicios públicos universales y de calidad, garantizar el derecho a la libertad de expresion y la acción política social y sindical; y dotarnos de instrumentos propios en Euskal Herria para disponer de un sistema de protección social que garantice que todas las personas disfruten de una vida digna, autónoma y de calidad.

En el marco de esta campaña se han realizado numerosas movilizaciones. El 3 de marzo con motivo de la cumbre economica que se celebraba en Bilbo, decenas de miles de personas se manifestaron y participaron en diferentes actos que se realizaron a lo largo del día. Una semana más tarde, desde el 10 al 20 de marzo, diferentes marchas recorrieron las distintas comarcas de todo Euskal Herria. La movilización ciudadana fue masiva en todas estas citas. De esta manera, los trabajadores y trabajadoras, las personas que se encuentran en el paro o las personas pensionistas hicieron oir su voz en las calles y reivindicaron otro modelo para Euskal Herria.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...