2024-11-23

Iraultzen 168

erreporgaia


BORROKA FASE BERRIA NEGOZIAZIO KOLEKTIBOAREN DEFENTSAN

Garai berriak ditugu aurrean. Gobernuek patronalari eman dizikiote lan merkatuaren giltzak euren interesen arabera gure lan baldintzak alda ditzaten. Uztailaren 7tik sektore zein enpresa hitzarmenen balio juridikoa zalantzan dago. Negoziazio kolektiborako arauak aldatu dituzte. Honen helburua garbia da: langileak babesik gabe utzi, soldata eta lanaldia erasotu eta gure kontura irabaziak handitu.

Lan erreformaren aurkako eta negoziazio kolektiboaren marko propioaren aldeko borroka izan ziren nagusi aurreko ikasturtean. Borroka hori ez da amaitu, ordea, baina bai ikusi dugu berriztatzeko premia, helburuak berdinak badira ere: gure hi-tzarmenak, enpresa zein sektoreetakoak, edukin duinekin mantentzea eta, bide honetan, gure herriak behar duen lan harreman eredu berria eraikitzeko aldakerrikapena eta bidea egitea.

Egindako borrokak balio handia izan du
Aurreko lan urtean erronka mardulari egin behar izan zion aurre sindikatuak. Langileen oinarrizko eskubideak lapurtzeko eta eskubide horiek defensatzeko tresna barik uztea izan zen lan erreformaren helburu nagusia, negoziazio kolektiboaren eskubidea bete-betean erasoturik. Mota guztietako mobilizazio, manifestazio zein grebek bete zituzten Euskal Herriko enpresa eta kaleak. Hilabete hauetan egindako borroka guztiei esker, langile zein herritarren artean negoziazio kolektiboak lan harreman eredua arautzeko duen garrantziaz ohartaraztea eta horren inguruan aktibatzea lortu da. Orain erronka da aktibazio hori guztia mantentzea.

Negoziazio kolektiboaren afera, patronal-langile dikotomiatik harago doa, arazo politikoa da, nahi dugun herri ereduarekin estuki lotua dagoen heinean. Hori dela eta, instituzioek egoeraren aurrean duten erantzukizuna agerian utzi eta posizio hartzera behartu ditugu, hor kokatu ditzakegu besteak beste EAEko parlamentuan izan zen iniziatiba edo Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako erabakiak. Era berean Jaurlaritza ere urratsak egitera behartu genuen eta gure hitzarmenen aldeko borrokan balio politiko handia izango lukeen Akordio Interprofesionalerako testua jarri zuen mahai gainean.

Proposamen horrek enpresari eta sindikatuon arteko bilera bideratu arren, akordiora ez zen iritsi. Maskarak jausi eta argi geratu zen akordiorako oztopo bakarra Confebasken jarrera dela: Jaurlaritzaren beraren proposamenari ere ezetza eman zioten herri honetan elite ekonomiko txiki batek agintzen duela agerian utzita. Honen ondorioz, patronala eta PNV eta Jaurlaritzaren barruan pitzadurak eta tentsioak sortu ziren, azken hilabeteotan publikoki inoiz ez bezala nabarmendu diren tentsioak, nahiz eta berriro ere urak bere lekura ekarri eta argi geratu aginte politikoa aginte ekonomikotik aldentzeko nahikoa erabakitasunik ez daukala.

Erasoaren tamainak indar batuketa eta arduraz jokatzea exijitzen digu sindikatu guztioi. Hori dela eta, LAB elkarlanerako aukerak sor-tzen saiatu eta saiatzen da, beti ere eremu guztien eta gure hitzarmenen edukien defentsan. ELAk borroka horretatik baztertu zuen bere burua, enpresa eremura mugatzea eta, hortaz, inposatu diguten eskenatokiaren arabera besterik ez jokatzea erabaki baitzuen, hainbat eta hainbat langileren denfentsa alde batera utzita. Bestetik, uztailaren 7a baino lehen CCOO eta UGTrekin mobilizazioak adostu arren, sindikatu hauen jokabidea gehiengoa duten lekuetan benetan da salagarria: konfrontazioari uko egin eta patronala “emateko prest” dagoenarekin sinatzen dituzte hitzarmenak. Nafarroako kasua oso agerikoa da, lan hitzarmenek ez badute balio lan baldintzak hobetzeko, baizik eta okertzeko, ze zentzu dauka irauten dutela aldarrikatzeak?

Edozelan, egindako borrokari esker, patronalak amesten zuen uztailaren 8a zapuztea lortu dugu, badakitelako legeak nahi dutena egiteko aukera ematen badie ere, ez dutela horretarako legitimazio sozialik eta langileek erantzun egingo dutela lan baldintzak eta soldatak erasotzen badituzte. Beraz, Araba, gipzukoa eta Bizkaian ez da amildegirik izan uztailaren 8tik aurrera, kasu askotan lan baldintzei eutsi egin zaie, patronalak eman duen irizpide nagusia abernduaren 31ra arte lan baldintzak luzatzea izan delako.

Beraz, berriro ere inflexio puntu garrantzi-tsua daukagu aurrean. Egoera ez dago kontsolidatua eta hilabete hauek erabakigarriak izango dira. Horretarako eguneratu dugu gure estratega eta hasika gara jada enpresetan gure proposamena lantzen.

Ekimen eta proposamen berriak
Enpresaz enpresako dinamika jarri dugu martxan, negoziazio eremu guztiak aurrera ateratzeko. Enpresetara, patronalaren esparrura, eramango dugu sektoreko hitzarmenaren aldeko borroka. Konfliktibitatearen aldeko hautua egin badute, konfliktibitatea enpresa barrura eramango dugu, Hori bai, sektoreko hitzarmenen defentsan, enpresa guztietako borrokak lotuz.

Lehenik eskaintza zuzen bat egingo diogu sektoreko hitzarmenik gabe dauden enpresa guztietako zuzendaritzei, hurrengo puntuak jasotzen dituen akordioa sinatzea planteatuz:

• Orain arte aplikatzen zen sektoreko hitzarmena aplikatzen jarraitzea
• Soldaten igoeran KPIaren erreferentzia duen eta erreformari aurre egiten dioten klausulak (ultraktibitatea eta adostu gabeko deskuelgerik ez) dituen herrialdeko hitzarmena sinatzearen aldeko hautua egitea, eta posizio hau herrialdeko patronalari igortzea.
• Sektoreko esparrua besterik ez dagoen enpresetan, herrialdeko hitzarmena berritzen den arte, 2013 eta 2014 urteetan aurreko urteko KPIaren igoera aplikatzea
• Sektoreko esparrua eta hitzarmen propioa dagoen enpresetan, sektoreko hitzarmenaren negoziazioaz gain, enpresa eremuan ere irekiko dugu negoziazioa, enpresa hitzarmena negoziatzeko plataforma atxikiturik.

Erantzun positiborik lortu ezean, enpresa bakoitzean mobilizazioak deituko ditugu, eginiko proposamena defendatzeko, eta herrialdeko hitzarmenaren desblokeoa aldarrikatzeko. Horretarako langile asanbladak deituko ditugu, denok uler ditzagun mobilizazio horiek direla bitarteko bakarra gure lan baldintzak defenda-tzeko eta hitzarmenak berritzeko.

Enpresaz enpresa egiten diren mobilizazioak, batu egingo ditugu, maila sektorial eta intersektorialean, enpresetan ez ezik, kalera ere eramateko gure eskaerak eta borrokak.

Enpresa bakoitzeko borrokaren indarraz herrialdeko sektoreko hitzarmenak aipatzen ditugun edukiekin desblokeatzea eta patronalari adieraztea gure lan baldintzak ezta gure lan hitzarmenak ez daudela salgai argi uztea lortuko dugu.

Nafarroko egoera larriaren aurrean, LABek zera proposatzen du:
• Lantokietan borrokatzea CCOO eta UGTek herrialde mailan onartutako atzerapausoak indargabetzeko.
• Lantokietan lan erreformaren aplikazioa eragoztea, bereziki deskuelge eta ultraaktibitate bezalako gaietan.
• Negoziazio mahaia irekita daukaten sektoreetan (ostalaritza, grafikagintza, zurgintza, anbulantziak…) lan hitzarmen duin eta blindatu baten alde borrokatzea.
 

LOS OBJETIVOS NO CAMBIAN. LA ESTRATEGIA SÍ



Hemos puesto en marcha una dinámica empresa por empresa para sacar adelante todos los ámbitos de negociación. Llevaremos a las empresas, al ámbito de la patronal, la lucha por el convenio sectorial. esta una oferta directa a todas las directivas de las empresas que están sin convenio sectorial, planteando que se firme un acuerdo que recoja los siguientes puntos:

• Continuar aplicando el convenio sectorial que se venía aplicando hasta el momento.

• Que se posicione a favor de firmar un convenio provincial que recoja el IPC como referencia y cláusulas anti reforma y que hagan llegar esta posición a la patronal provincial.

• En las empresas en las que sólo hay ámbito sectorial, hasta que se renueve el convenio sectorial provincial, durante los años 2013 y 2014, que se aplique una subida salarial según el IPC del año anterior.

• En las empresas en las que hay ámbito sectorial y propio, además de la negociación del convenio sectorial, también abriremos la negociación en el ámbito de la empresa, adjuntando un aplataforma al respecto.

En el caso de no obtener una respuesta positiva, llamaremos movilizaciones en cada empresa, para defender la propuesta y reivindicar el desbloqueo del convenio provincial. Aunaremos la movilizaciones que se realicen empresa por empresa, tanto a nivel sectorial como intersectorial, para llevar nuestras reivindicaciones y nuestras luchas no solo a las empresas, sino también a las calles.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.