2024-11-23

Iraultzen 168

gogoanizan

BESTE IZAR GORRI BAT
Abenduaren 6ko iluntzean egin zitzaion lehen harrera Igor Urrutikoetxearen gorpuari Lezamako Udaletxeko plazan. Ehundaka burkide eta herritarrek hartu zuten parte ekitaldian. Alberto Cristobalek azpimarratu zuen moduan “Bakarrik asko emon dauen pertsonak itzi ahal dau hain samin haundia gure artean eta Igorrek asko emon dau sinistu dauen guztietan.”

Igorren heriotzaren berri izan zen momentutik mezu zaparrada bat heldu zen sindikatura mundu osotik bere konpromiso zabala azpimarratuz. Asko eman du Euskal Herriaren alde, langileen alde, sozialismoaren alde. Euskal Herrian baita munduan zehar, leku eta esparru askotan egindako lana eta ekarpenak gure oroimenean geratuko dira betirako.

Urtarrilaren 18an, Lezaman, bere jaioterrian, merezi duen omenaldia egingo zaio.

ERASO BORTITZA IKASTOLARI
Faloux legea gogora ekarriz Patrick Dallennesek debekatu egin dio Hendaiako Udalari herri horretako ikastola laguntzea. 1850. urteko lege horrek diru publikoa eskola pribatuei ematea debekatzen du bai eta egoitza publikoak uztea ere. Eraikina berritzeko proiektua aspalditik dute mahai gainean, baina proiektu hori kolokan da orain, suprefetaren debekuarengatik. Arazoa ez da bakarrik Hendaiako ikasleena Ipar Euskal Herriko zentroen %90 dira kolokan, laguntza publikoak jaso baitituzte.
Bere esku den guztia egiten ari da Seaskak. Besteak beste, Unescorekin bildu ondotik Frantziaren aurkako helegitea jarri du Frantziak nazioarteko itunak sinatu bai baina ez dituela betetzen argudiatuz, gutxiengoen existentzia ukatzen du. Horrez gain mobilizazioak ere deitu ditu, datorrena baionan eginen da abenduaren 28an.

ABENDUAK 14, URRATS BERRI BAT
Bizi duen egoeraren larritasunaren aurrean, erantzun soil batetik haratago joateko beharra ikusi zuen Euskal Herriko mugimendu sozio sindikalak. Prozesu honen lehen urratsa Eibarren burutu zen asanblada batekin. Bertan Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta egiteko erabakia hartu zen.
Igaro diren hilabete hauetan lan mardula egin da. Besteak beste talde sustatzailea eratu da, kartaren zirriborroa amaitu da, talde dinamizatzaileak formakuntza jaso dute eta herriz herri zirriborroa aberastuko duten ekarpenak jaso eta eztabaidatu dira.
Orain arte asko egin bada ere, asko da egiteko geratzen zaigun lana. Abenduaren 14ean egingo den asanbladan inflexio puntu garran-tzitsua izango da ordurarteko lana errepasatu eta aurrera begira jar-tzeko unea izango baita.

MUESTRAS DE SOLIDARIDAD
Recientemente han comenzado en Madrid sendos juicios contra un grupo de 40 jovenes acusados por su trabajo en Segi y contra otro grupo entre quienes se encuentran buena parte de queines fueron miembros de la mesa nacional de Herri Batasuna, Batasuna y Euskal Herritarrok. Estos sumarios y juicios son un proceso politico y un ataque a todas y todos los que en la sociedad vasca buscan construir un espacio de convivencia.

En esta ocasión también debemos aportar nuestro granito de arena bien en las empresas respondiendo a la llamada de los sindicatos y mostrando vuestra adhesión bien económicamente ayudando a hacer frente al castigo económico que suponen estos juicios. Encontrareis toda la información en la siguiente pagina web: http://libre.epaiketarikez.org/

BAGOAZ TANTAZ TANTA

Euskal presoen eskubideen urraketak hor dirau. Estrasburgok Parot dokrina legez kanpokoa dela esan arren doktrina hori aplikatu zaien preso gehienek oraindik kartzelan jarraitzen dute, Sevillako kartzelan dauden presoak gose greba egin dute bizi duten egoera salatzeko, amai gabeak dira famili eta lagunek egin behar dituzten kilometroak maite duten hori minutu batzutan ikusi ahal izateko…

Ezin ditugu ahaztu ere, gaur egun, euskal herritar asko daudela Madrileko epaiek hartuko duten erabakiaren zain edo Paris Espainiari men egingo dion edo ez itxaroten. Tantaz tanta injustizi hauek barreiatuko dituen olatu bat sortu behar dugu. Datorren hitzordua jarria dago, urtarrilak 11n itsasoa Bilbora iritsi arazi behar dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.