2025-03-22
HomeEkintza SindikalaIrakaskuntzan ere Oro ez da urre, “Zerbitzu publikoetako prekarietatearen kaiera” Donostiako EHUn...

Irakaskuntzan ere Oro ez da urre, “Zerbitzu publikoetako prekarietatearen kaiera” Donostiako EHUn egon da gaur


LABek bere Ekintza Sindikala eraberritu eta gaur egun pairatzen ari garen lan munduaren prekarizazioari aurre egin nahi dio, sektore publikoan ere. Modu horretan, prekarizazioaren errotzea normaltasunez egiteari aurre egiteko asmoarekin, LABek bere Ekintza Sindikaleko ildo nagusiena izango du prekarietatearen aurkako jarduna. Prekarietatearen aurkako ekimen honen lehen urratsa prekarietateari aurpegia jartzea litzateke. Helburu honekin prekarietatearen kaieran Euskal Herriko osoan barrena dabil.

Prekarietatea identifikatzea ezinbestekoa da eta lan horretan ari gara langileekin. Galdetegi bidez langileek beraiek pairatzen edota ezagutzen dituzten prekarietate aldagaiak argitara ateratzeko aukera eskaini diegu. Lehen urrats honen amaieran, jasotako erantzun guztiekin prekarietatearen manifestua egituratzeko asmoa dugu. “Zerbitzu publikoetako prekarietatearen kaiera” jarri dugu martxan, bertan, sektore publikoko langileek prekarietatearen inguruko bizipen eta esperientziak jasotzeko.

Prekarietatearen lanketa hau maila konfederalean lantzen ari gara, hau da, sektore guztietan. Kaiera Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusian aurkeztu zen aurreko egun batean eta gaurkoan, Donostiako EHUn egon da, irakaskuntzako langileek prekarietatearen inguruan dituzten bizipen eta ekarpenak jasotzeko. Datozen asteetan, soziokomunitarioa (Bizkaia) eta osasungintzako (Nafarroa) langileen ekarpenak jasoko ditu.

Arestian aipatu moduan, LABek guzti honekin lehenesten duena da langileekiko zuzeneko hartu emana eta etorkizunari begira, prekarietatearen aurkako borroka Ekintza Sindikaleko ardatz bihurtzea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.

LABek Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen hitzarmena sinatu du 16 urteren ondoren

Azken urteetan hamaika mobilizazio, greba, salaketa egin ditugu Hezkuntza Saileko kolektibo feminizatuenaren eta lan baldintza prekarioenak dituenaren lan baldintzak errespetatu eta hobetu daitezen. Pribatizazio prozesu bortitzena jasan duen sektorea da, zerbitzuetako lan batzuk azpikontratatuta baititu sailak.

Premiaz, Palestinaren alde kalera

LABek bat egiten du Gernika-Palestinak deituta bihar 17:30ean Donostian egingo den manifestazioarekin.