2025-03-26
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaLAB Irakaskuntzak bere 30. urtemuga ospatuko du

LAB Irakaskuntzak bere 30. urtemuga ospatuko du

Bi solasaldi egingo ditugu bihar eta etzi, Bilbon eta Iruñean, Alex Juanmartiren eskutik, "Hezkuntza Kataluniako Errepublikaren eraikuntzan" gaia ardatz.

1987. urtean LAB Irakaskuntza sortu zen eta ordutik gure jardun sindikal, soziala eta politikoa garatzen gabiltza. 

Urte hauetan aldaketa, gertaera eta bizipen anitz bizi izan ditugu, bai norberak baita kolektibo gisa ere, eta horiek guztiak oholtza gainean jarri eta zuekin-gure artean ospatu nahi ditugu.

Egungo egoeratik ezin gara aldendu, LAB sindikatuan iaz LAB 4.0. Gure Garaia lelopean IX. Kongresua ospatu genuen eta bertan aurrera begirako apustu berriak zehaztu genituen, Euskal Estatu burujabea ipar orratz hartuta.

Aurten LAB Irakaskuntzari dagokigu nondik gatozen gogoratu eta aurrera begirako helburuak zehazten joatea. 30 urte hauetako motore zuek, kideok, izan zarete, zuei esker Euskal Herri osoan zabalduta dagoen irakaskuntzako sindikatu bakarra gara; proposamenak luzatu eta gauzatu dituzue, egunero zintzo borroka ezberdinei ekin diozue… Hortaz, omenalditxo hau LAB Irakaskuntza osatu dugun guztion artean egin nahi dugu.

Ospakizuna edukiz betetzera goaz eta horretarako, solasaldi baten bueltan bi ekimen antolatu ditugu:

-Solasaldia Alex Juanmartirekin (Kataluniako Ustec-IAC sindikatuko kidea), "Hezkuntza Kataluniako Errepublikaren eraikuntzan" gaia ardatz. 

-Maiatzak 4. Bilbon, 17.30etan Batzar Nagusien aretoan (Hurtado de Amézaga 6). Marije Fullaondok gidatua.

-Maiatzak 5. Iruñean, 10.30etan Katakrak-en (Kale nagusia 54). Mikel Lakastak gidatua.

Kataluniako hezkuntza sistema aztertuko dugu, indarguneak zein ahulguneak, Estatu Espainolak procesaren testuinguruan abiatutako ofentsiba politikoa eta errepresiboa arakatuko dugu eta, azkenik, etorkizunari begira jarriko gara; Errepublikaren eraikitzean hezkuntzak zer nolako papera jorratu behar duen hausnartuko dugu.

Ekitaldia eta bazkaria 
Bestalde, maiatzaren 12an, Usurbilen (Ikastolan), ekitaldia eta bazkari girotua egingo dugu. Ekitaldian nondik gatozen, non gauden eta nora goazen partekatu nahi dugu zuekin. Bazkaria (Usurbilgo plazan) eta ondoren, Mikel Karton kantautorea gurekin izango dugu. Bazkarian ahalik eta kide gehien egotea nahiko genuke eta horretarako seme-alabak zuekin ekartzera animatu nahi zaituztegu, haurrentzako menua eta bazkalostean tailer batzuk antolatuko ditugu.

Bazkaria egoki antolatzeko tiketak aldez aurretik ordaindu beharko dira. 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Erreforma fiskalari, bai. Blokeoari eta iruzurrari, ez

Jarraian duzue Gorka Vidal sindikatuko ekonomilariak fiskalitatearen inguruan idatzitako iritzi-artikulua.

EAEko hezkuntza publikoko irakasleei grebekin jarraitzea baino ez zaie geratzen

Greba zikloko bosgarren grebak %75eko jarraipena izan du.

Errepresio sindikalaren aurrean, ez dugu ekintza sindikalean atzerapausorik egingo

Gaur LABeko bi kide epaitu dituzte Donostian, 2022an, adinekoen egoitzetako hitzarmenaren testuinguruan, errepide bat mozteagatik. LABek, bi kide horiei bere elkartasuna helarazteaz gain, poliziak jarritako salaketa gaitzetsi nahi du. Langileon lan eta bizi baldintzak hobetzeko LABen ekintza sindikala kriminalizatu nahi izan dute beste behin.