2024-11-17
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaIpar Euskal Herriko zahar etxeetako langileak grebara deitu ditugu

Ipar Euskal Herriko zahar etxeetako langileak grebara deitu ditugu

Ostegunerako, martxoak 15, lanuzteez gain, protestak iragarri ditugu LAB, CFDT eta UNSA sindikatuok. Baionako suprefekturaren aurrean elkarretaratze bat egingo dugu, azken urteetan izandako murrizketak salatzeko. Langileak ez ezik, senideak ere daude deituta, lan baldintzen kaskartzeak zerbitzuaren kalitatean duen eragin zuzena salatzeko.

LAB sindikatuak, Unsa eta CFDTetik batera, mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dugu. Urtarrilaren 30ean, Frantzian izandako mobilizazioen ostean, egoerak bere horretan darrai. "Aldi honetan, gutun bat bidali dugu Frantziako Osasun ministroari, tokiko parlamentuei, auzapezei eta departamenduko presidenteari egoera larria salatzeko eta inkesta bat galdetzeko ahal bezain fite departamendu maila", azaldu dugu, komunikabideen aurrean egindako agerraldian.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Irunen hildako garraiolariaren heriotza salatu dugu Donostian, Gizarte Segurantzaren egoitzaren aurrean

Azaroaren 11n, 56 urteko J.R.M.M. garraiolari lesakarra hil zen lanean Irunen, kamioia kargatzen ari zela. Transportes Etxetrans 2000 enpresako langilea zen. 2024. urtean 11 garraiolari hil dira lanean dagoeneko, horietariko asko, azken hau bezala, bihotzekoak jota. Gaur, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuok mobilizazioa egin dugu Donostian, Gizarte Segurantzaren egoitzaren aurrean, laneko azken heriotza hau salatzeko.

Salatzen dugu Metro Bilbaoren zuzendaritza-egituran postuak gehitu direla eta azken hautatze-prozesua kritikatzen dugu

Gero eta gehiago dira Metro Bilbaoren zuzendaritza gorena osatu eta aholkua ematen dioten pertsonak. Gainera, postu horiek erakunde publikoetatik datorren jendez betetzen ari dira. Horrela, Metro Bilbaoko Gerentzia oso gertuko eta ideologia bereko pertsonez inguratzen ari da eta balio-eskala bikoitza eraikitzen ari dira zuzendaritza-ardura horien eta lehen lerroko langileentzat sortzen diren postuen artean.

Berako zahar etxeko patronatuak langileei aldebakarrez inposatutako murrizketak salatu ditugu

LAB sindikatuak irmo salatu nahi du Berako zahar etxearen patronatuak zenbait murrizketa ezarri dizkiela langileei, hala nola soldata igoerak aplikatzeari utzi edo plus eta osagarri batzuk kendu edo murriztu. LABek elkarrizketarako eta negoziaziorako jarrera erakutsi izan dio beti patronatuari baina honek ez du murrizketa guztietan gibelera egin nahi izan eta, hartara, langileak mobilizatzen hasi dira. Lehenik eta behin sinadura bilketa abiatuko dute herritarren babesa jasotzeko.