2025-04-13
HomeUncategorizedInposiziorik ez! Euskal Herriak Euskal Sektore Publikoa! Negoziazioa orain!

Inposiziorik ez! Euskal Herriak Euskal Sektore Publikoa! Negoziazioa orain!

LABeko 160 ordezkarik euskal sektore publikoa garatzeko estrategia zehazteko batzarra, eta ondoren Lakuako egoitzaren aurrean kontzentrazioa egin dute gaur EAEko Mahai Orokorraren benetako negoziazioa ireki dadin exijitzeko.

Gogoratu beharra dugu hilaren 11n dagoeneko Eusko Jaurlaritzan Mahai Orokorraren bilera deitzeko eskaria sartu genuela, eta gaur egun oraindik ez dugula erantzun ofizialik jaso. Bestelako bideetatik iritsi zaiguna zera da, hamabost egun barru bilera deitzeko asmoa omen duela EAJren gobernuak, baina bestalde negoziaziorako tarte eskasa onartuz ordea, errua indarrean dagoen marko legalari botaz.

Medioetatik ere jakin izan dugu Urkulluren kabineteak Euskal Herriko hiru probintzietarako murrizketak besterik ez dituela aurreikusten: Gabonetako ordainsaria, ber-ordainketa sanitarioa, ordezkapenak mugatzea, administrazioak argaltzea… Beraz Gasteizko parlamentuan aurkeztuko dituen aurrekontuak berriro murriztaileak izango direla garbi utzi du. Aurrekontuak aldez aurretik alde sozialarekin negoziatu nahi ez izanak ere Mahai Orokorrak izango dituen mugen beste zantzu bat ere bada beraz, beste inposizio propio bat alegia.

Hori dela eta, LABek dei argi eta zehatza egiten dio Eusko Jaurlaritzari: EAJk egungo marko legala mugatua dela onartzen badu, erabateko ardura du hain zuzen ere markoaren aldaketa borrokatzeko. Bide hori irekitzea da eskatzen dioguna, eta borroka horretan LAB egongo da, ezbairik gabe.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...