2024-12-23
HomeEkintza PolitikoaInposaketaren aurrean mobilizatzeko deia egin du LABek

Inposaketaren aurrean mobilizatzeko deia egin du LABek

Yolanda Barcinaren Gobernu ustela sostengatzeko PSOEk hartutako erabakiarekin, bere interes alderdikoiak lehenetsi ditu nafar herritarren borondatearen gainetik. Era honetan, ustelkeriaren zirkulua itxi egin da: UPNk eskua sartzen du Ogasunean, PP eta PSOEk babestu egiten dute. Era honetan, hiru alderdi horiek Nafar Herriaren borondatea bahituta daukan Erregimen ustelaren parte direla berretsi egin da.

Herritargoak argi eta garbi adierazi du Barcinaren Gobernua bota eta hauteskundeak deitzeko aldarria, Nafarroa demokratikoki berritu eta eredua aldatzeko lehen urrats gisa. PSOEren erabakiarekin, Madrilek bere borondatea inposatu dio Nafarroari. Geure lurrak pairatzen duen irain berri honen aurrean, gaur osteguna eta bihar ostirala 19:00etan PSNren egoitzaren parean deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du LABek.
 
AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...