2025-03-23
HomeEkintza SozialaInor ez dela ilegala aldarrikatu dugu

Inor ez dela ilegala aldarrikatu dugu

Gaur, urriak 3, FSMek errefuxiatu, migrante eta desplazatuen alde deituriko nazioarteko ekimen eguna dugu. Aurrean dugun krisia, krisi kapitalistak eragindako krisi humanitarioa da, mundu mailako eragin izugarriak dituen krisi sistemikoaren zati bat, hain zuzen ere. Kapitalismoak eta inperialismoak eragindako egoera honetan mundu guztiko langileok bizi dugun errealitatea zapalkuntza anitzez osatua dago. Horrela, gure etorkizunaren jabe izateko eta gure lan, gorputz, herri eta gainean erabakitzeko bide bakarra, zapalkuntza kapitalista, heteropatriarkal eta neokolonialistarekin amaitzea da.

Milioka pertsona daude behartuta euren herriak, bizilekuak, lana eta familiak uztera, arrazoi ekonomiko, ekologiko edo gatazka belikoen ondorioz. Kalkulatzen da azken garaiotan 65 milioi pertsona desplazatu egon dela. Bigarren Mundu Gerrak eragin zituen kopuruetatik gertu gaude. Milaka pertsona pilatzen ari dira Europako herrialdeen ateetan, bizitzeko aukera bat topatu nahian. Europaren erantzuna, ordea, urrun dago elkartasunezkoa, eskuzabala izatetik. Segurtasunaren izenean, horma eta arantzadun hesiak jartzen dira, eta kontrol militar eta polizial zorrotzak. Europak bertan behera uzten ditu, heriotzaren atarian, pertsonak. Milaka ume Europan zehar galdurik daude, trata eta esplotazioaren mehatxupean. Europak oinarrizko giza eskubideak urratzen ditu. Europar instituzioek gaur hartutako politika eta neurriek interes ekonomiko, finantzario eta beliko jakinei erantzuten diete, gurekin zerikusirik ez duten eta lotsarazten gaituzten interesei.

LABetik gure elkartasuna adierazi nahi diegu errefuxiatutako eta migratutako munduko langile guztiei. Langile guztiak eskubide berdinak eduki behar ditugu edonon. Jendarte berri bat denon arten eraikiko dugu, benetan Euskal Herri berri anitza eta justua lortu nahi badugu. Hemen bizi garenok, edonondik etorrita, paperekin edo paperik gabe, aukerak behar ditugu bizitzako esparru guztietan modu burujabean aritzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.

LABek Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen hitzarmena sinatu du 16 urteren ondoren

Azken urteetan hamaika mobilizazio, greba, salaketa egin ditugu Hezkuntza Saileko kolektibo feminizatuenaren eta lan baldintza prekarioenak dituenaren lan baldintzak errespetatu eta hobetu daitezen. Pribatizazio prozesu bortitzena jasan duen sektorea da, zerbitzuetako lan batzuk azpikontratatuta baititu sailak.

Premiaz, Palestinaren alde kalera

LABek bat egiten du Gernika-Palestinak deituta bihar 17:30ean Donostian egingo den manifestazioarekin.