2025-03-30
HomeIpar-HegoaInformazio sozioekonomikoaren tratamendua eta klase sozialen errepresentazioa EITBn

Informazio sozioekonomikoaren tratamendua eta klase sozialen errepresentazioa EITBn

Ipar Hegoa eta LABek informazio sozioekonomikoaren tratamendua eta klase sozialen errepresentazioa eta protagonismoari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte.

Urtebete darama Aztiker-ek, Ipar Hegoa fundazioaren aginduz, EITB taldeko informatiboak aztertzen. Hiru gai nagusi landu ditu honen inguruan. Lehenik eta behin, lurraldetasunaren trataera eta subjektu politikoen protagonismoa. Bigarrenik, emakume eta gizonek albistegietan dituzten protagonismoa eta errepresentazioa. Hirugarrenik, gaur azaldu den atala, informazio sozioekonomikoaren tratamendua eta klase sozialen errepresentazioa eta protagonismoa.
Laburtuz, hauek dira ikerketaren ondorioak:

– Eremu sozioekonomikoari buruzko informazioak oso tarte txikia betetzen du informazioaren denboran, alegia, %7,4 baino ez. Gainera, informazio horrek desberdintasun sozialak eta klase-interesen kontraesanak ezkutatzen ditu.

– Informazioak enpresari-klasearen aldeko errepresentazio estereotipatua eskaintzen du, ongi kolektiboari lotuta. Langile-klaseari buruzko ikuspegia, aldiz, negatiboa eta biktimizatzailea da.

– Oso informazio gutxi ematen da laneko istripuei buruz; gertaera isolatu gisa aurkezten dira, eta kasuen % 85ean zorigaitzaren ondorio bezala aurkezten dira.

– Oraingo krisiaren testuingurua fenomeno ekonomiko bezala aurkezten da, eta bere arrazoiak enpresarien eta instituzioen jardunetik kanpo kokatzen dira; beraz, erantzukizunik aipatu gabe eta kritikarik egin gabe hitz egiten da krisiari buruz.

– Transmititzen diren balioek indibidualismoa indartzen dute, kolektibotasunaren aurrean; era horretan, ideologia menderatzailea mantentzen eta onartzen laguntzen dute.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.