2024-12-22
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaINDARKERIA SEXISTAK baditu milaka aurpegi

INDARKERIA SEXISTAK baditu milaka aurpegi

Azaroaren 25a, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko eguna. LABek Euskal Herriko bazter guztietara, eta bereziki lantokietara, eraman nahi du bere mezua, langile guztiengana, modu irmo batean indarkeria sexistari aurre egin diezaiogun hau desagerrarazi arte.

Indarkeria sexista gizon eta emakumeon artean ematen diren harreman hierarkikoetan oinarritzen da, jendarte patriarkal honek sortzen dituen egoera diskriminatzaileen bitartez sostengatzen delarik.

Indarkeria sexista, indarkeria fisiko, indarkeria psikologiko eta indarkeria sexualezko ekintzekin identifikarazi nahi digute. Hala ere, emakumeonganako indarkeriaz hitz egiten dugunean honako honetaz ari gara:

Indarkeria estruktural mota bat, oinarrizko eskubideak aitortuak izateko trabak, besteak beste, menperatuak izatera garamatzaten informazioaren ukazioa eta botere harremanak.

Indarkeria politikoa edo instituzionala, instituzioek aukera berdintasun politikak garatzen ez dituztenean edo modu eskasean garatzen dituztenean, indarkeria sexistari aurre egiteko prebentzio programarik inplementatzen ez dutenean, egoera hauek onartzen direnean edo/eta indarkeria sexista pairatzen duten emakumeak babesten ez dituztenean, etab.

Indarkeria soziala, irudia gutxiestearen bitartez emakumeon posizio sozialari balio apalagoa ezartzen diguna, euren posizio soziala baldintzatzen duten genero-estereotipoak ezartzen dizkiguna edo identitatea edo balio pertsonala ukatzen diguna.

Indarkeria ekonomikoa, desberdintasunak baliabide ekonomiko eta jabego partekatuak eskuratzerakoan, menpekotasun ekonomikoa sortzea, lanpostu bat eskuratu ahal izatea galeraztea, lan berdina egiteagatik soldata baxuagoak jasotzea, etab.

Emakumeok gure bizitzako esparru guztietan pairatzen ditugun indarkeriak.

Egungo krisi testuinguru honetan, lan baldintzen okertze orokorra ematen ari da langileria osoarentzat orokorrean eta emakumeontzat bereziki. Horrela, ezin dugu salatu gabe utzi Madril eta Paristik onartzen ari diren neurri eta murrizketek emakumeen diskriminazio egoera okertu baino egiten ez dutela eta ondorioz, indarkeria sexistaren arazoa larritu.

Lan munduari dagokionez, indarkeria sexistaren adierazle gordinenak sexu-jazarpena eta sexuaren araberako jazarpena dira, oraindik ikusezinak izaten jarraitzen duten egoerak. LABetik hauen kontra borrokatzeko konpromiso argia dugu salaketa eta, batez ere, prebentzioaren bidez, egoera hauek errepika ez daitezen, enpresetan jarduera- eta prebentzio-protokoloak ezarriz.

Emakumeok pairatzen ari garen zaintzaren inguruko krisia, prekarietatea, emakumeon enplegu suntsiketa, pobrezia eta bazterketa soziala ere indarkeria sexistaren espresioak dira.

Emakumeonganako indarkeriaren aurka borroka egiteak egoera hauek guztiei aurre egitera eraman behar gaitu. Horretarako nahitaezkoa da eredu ekonomiko eta sozial berri baten alde lan egitea, lanaren banaketan eta enplegua eskuratzean gizon eta emakumeen berdintasuna bermatuko duen garapen eredua. Klase-menderatze eta sistema patriarkalaren egiturak gaindituko dituen eredu berri bat; gizakiaren beharrizanak erdigunean kokatuko dituena eta lanaren banaketa sexuala ezabatuko duena. Jendartea aldatzera eta klase, arraza edo sexu-generoagatiko diskriminazioa gainditzera bideratutako eredua.

PATRIARKATUA SALATU, BORROKATU, GARAITU

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...