Bilboko Koordinadora Feministak Maureen Ada Otuya eta Yenni Sofía Revolloren senide eta lagunei elkartasuna adierazteko eta indarkeria sexistaren aurka irmotasunez erantzuteko inplikazioa aldarrikatzeko kontzentrazioa burutuko du, bihar apirilak 22, goizeko 09:30ean EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean.
INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGIN!
Bilboko Koordinadora Feminista
«Bilboko Koordinadora Feministatik datorren apirilaren 22an asteazkenez, kontzentrazioa burutuko dugu goizeko 09:30ean EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean (Bilboko Albiako Lorategietan) alde batetik, Maureen Ada Otuya eta Yenni Sofía Revolloren senide eta lagunei gure elkartasuna adierazteko eta bestetik, ondorengoa salatu eta aldarrikatzeko:
Salatzen dugu:
• Indarkeria matxista kasu larri honi ematen dioten trataera judiziala, azpikeria eta ankerkeriaren larrigarriei garrantzia kenduz eta indarkeria matxista eta gorrotozko delituaren tipifikazioa ukatuz.
Zer itxaron dezakegu horrelako sistema judizial batetik, aipatutako larrigarriak ukatu egiten dituena, Juan Carlos Aguilarrek egin ahal izan dituen bestelako feminizidio kasuak ikertzeko trabak ipintzen ari dena edo eta emakumeon kontrako indarkeriaren inbisibilizazioa bilatzen ari dena?
Aldarrikatzen dugu:
• Indarkeria sexistaren aurka irmotasunez erantzutea, emakumeontzako justizia eta jendartea eta instituzioen inplikazioa bi bilbotarron duintasunaren defentsan.»