2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaIncoesako zuzendaritzak oztopo berri bat du Bediako lantokiak likidatzeko helburuan

Incoesako zuzendaritzak oztopo berri bat du Bediako lantokiak likidatzeko helburuan

Incoesako langileek pasadan asteazkenean Bediako lantokiko langile guztien kaleratzea bamiendu zuen Merkataritza-Epaitegiko autoa bertan behera uzten duen EAEko Auzitegi Nagusiaren sententzia jaso zuten. LABek modu positiboan baloratzen du ebazpena, beste behin argi geratu da itxierak ez ziola benetako beharrizan bati erantzuten baizik eta produkzioa deslokalizatzeko erabaki enpresarialari.

Incoesako langileek aurre egin zioten Bediako lantokia itxi eta produkzioa Soria eta Extremadurako lantokietara deslokalizatzeko enpresaren erabakiari. Borrokan egon ziren denbora honetan langileen aldeko hainbat ebazpen judizial egon zen, enpresaren bideragarritasuna agerian uzten zutenak. Azkenean, maiatzaren 23an, justifikazio barik eta irizpidea aldatu ondoren, epaileak kaleratzeak baimendu zituen.

Orain, ia bederatzi hilabete beranduago, beste epaitegi batek erabaki hori bertan behera utzi eta Merkataritza-epailea kaleratze-auto berri bat egitera behartzen du, langileen ordezkariek egindako alegazioak kontuan izanda.

LABen aldetik, modu positiboan baloratzen dugu ebazpen hau beste behin argi geratu delako itxierak ez ziola benetako beharrizan bati erantzuten baizik eta produkzioa deslokalizatzeko erabaki enpresarialari.

Hala ere, arretaz jarraituko ditugu hemendik aurrera epaileak zein administrari konkurtsalak eman beharko dituzten pausoak.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...