2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaIncoesako langileek kontsulta epealdia akordio gabe bukatu ostean zer egingo duen galdetu...

Incoesako langileek kontsulta epealdia akordio gabe bukatu ostean zer egingo duen galdetu dio Jaurlaritzari

Enpresak aurkeztutako espedientearen kontsulta epealdia akordio gabe bukatu ondoren, Incoesako langileek Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailera bideratu dituzte beraien aldarrikapenak. Egunero goizeko 9.00etatik 13.30etara kontzentrazio iraunkorra egingo dute berton Espedientearen arrazoien inguruko txostena igorri arte.

Ia 300 greba egunen ondoren joan den ostegunean, INCOESAko langileek, orain arte babestu dutenaren behin betiko itxieraren sinaduraren lekukoak izan ziren. Joan den ostegunean, Martxoaren 13an, enpresak eta konkurtsoko administratzaileak Bediako lan-zentroan ekoizpen unitatea mantentzearen aukerari behin betiko amaiera eman zioten. Egun horretan burutu behar zen bilerara enpresa ez zen agertu ere egin, eta bertan Expedientearen kontsulta epealdi faltsu honi bukaera eman zitzaion.

Egun horretan langileek diruaren truke iruzur hau sinatzearen xantaiari ezetz esan zioten, enpresa hau bideragarria delako eta etorkizuna baduelako. Denbora guzti honetan zehar, frogatuta gelditu da, enpresa ixteko erabakia, lekualdatzeak eta enpresak hartutako beste erabaki guztiak, ekoizpena deslokalizatu, eta beraien erantzukizuna alde batera utziz, ahalik eta merkeen ekoiztu ahal izateko estrategia baino ez dela izan.

Epaileak, Bizkaiko Foru Alduandiak eta baita Arratiako auzotarrak ere horrela ikusi dute, baina badirudi badagoela hori ikusi nahi ez duenik ere, eta bere gain erantzukizuna baduen arren, itsurik txarrena izan nahi duenik. Eusko Jaurlaritzak, deslokalizazio hau finantzatu du diru laguntzen bitartez eta orain ez du diru hori itzularazteko asmorik. SPRI-ko arduradun batek lokalizazio estrategiko bezala definituz legitimatu du enpresaren erabakia. Eta Lan Sailak ere, guzti hau ontzat eman, eta langileek enpresak opatutako dirua hartu eta borroka bertan behera utzi zezaten konbentzitzen saiatu zen.

Arantza Tapiak bilera bat egingo zela esan zuen arren, ez da bere hitza betetzeko gai izan. Ez du jarduera ekonomikoa bertan mantentzeko aukeren inguruan hitz egiteko Incoesako langileekin jesarri nahi izan. Nahiago izan du, enpleguaren inguruko mirarizko planak aurkeztuz prentsaurrekoak egiten jarraitzea, baina egiaren orduan, Artetari eta Incoesa-ko gainerako boteredunei alfonbra gorria jarri.

Orain, zer egingo duten galdetzen dute langileek. Prozedurari jarraituz, orain Eusko Jaurlaritzari tokatzen zaio Espedientearen arrazoien inguruko txostena egitea eta hau epaileari igortzea…. zer esango dute? Espedientea aurkezteko arrazoiak badaudela?

Berriro ere alde batera utziko dituzte iruzurra frogatzen duten ebazpen judizialak? Edo azkenean langileen lanpostuen defentsan aurrera pausu bat eman eta, nahiz eta berandu izan, enpresak aurkeztutako neurria ez bidezkotzat joko dute?

Langileek argi dute eta txostena igorri arte, egunero goizeko 9.00etatik 13.30etara kontzentrazio iraunkorra egingo dutela berton igorri dute. Horregatik, Arratiar zein Bilbotar guztiei, bertoko ekoizpen uhinaren aldeko borrokara batzeko deialdia luzatzen die.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...