2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaIncoesako langileek Jaurlaritzari ehun produktiboaren alde benetako apustua egin dezan eskatu diote

Incoesako langileek Jaurlaritzari ehun produktiboaren alde benetako apustua egin dezan eskatu diote

INCOESAko langileek itxialdia burutu dute gaur Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan ekonomia sailetik behin baino gehiagotan agindu dieten bilera behingoz eman dadin eskatzeko. Gaurkoan Gorka Etxaberen (Industria saila) aldetik bilera egiteko konpromezua jaso dute.

INCOESAko langileek itxialdia burutu dute gaur Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan. Bertan Arantza Tapiak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak bulegoa dauka, eta langileek sailburuari berriro eskatu diote beraiekin biltzeko. Ekonomia sailetik behin baino gehiagotan agindu diete langileei laster batuko direla, baina ez da bilkurarik zehaztu. Gaurkoan Gorka Etxaberen (Industria saila) aldetik konpromisoa jaso dute, bilera egiteko.

Duela hiru hilabete Legebiltzarreko osoko bilkuran, Arantza Tapiak onartu zuen 2.000.000 euro eman zizkiotela diru-laguntzatan INCOESAri. Ordutik hona, langileak azalpenak behin eta berriz eskatu dituzte diru hori guztia nora joan den jakiteko.

Hori dela-eta, langileak bere bulegoraino hurreratu dira Arantza Tapiari ondokoa eskatzeko: Bizkaiko Foru Aldundiak egin duen moduan, berak ere zehapen-espedientea hasiera ematea erabaki dezan. Horrela, jarduera ekonomikoa kanpora eramateko mehatxuaren aurrean, gutxienez INCOESAri eman zaion dirutza berreskuratu ahal izango da.

Neurri horien bidez, langileek ondoko bi helburu hauek lortu nahi dituzte: INCOESAko zuzendaritzaren jarrera aldaraztea eta langileen eta euskal erakundeen artean bideragarritasun plana lantzea, INCOESAko ekoizpen jarduera Bizkaian gelditu dadin. Bediako lantokia berriro zabaltzeko helburua izango duten programak eta ekimenak bideratu behako lirateke diru-laguntzaz, langileen iritziz.

Enplegu plan zoragarriak eta ez dakigu zertarako izango diren miloi askotako inbertsioak komunikabideetara bidaltzen dituzten bitartean, Eusko Jaurlaritzaren jarrera langileengandik oso urrun egon da gatazka honetan. Bizkaian ekoizpen-sarea eta enplegua mantentzearen alde dema egin beharrean langileekin bat eginez, Euskadiko gobernua prozesuan oztopoak jartzen ibili da, batzuetan informazioa ezkutatuz eta besteetan ikusle soila balitz moduan.

Horregatik Lakuako exekutiboari erantzukizunerako deia egin nahi diote langileek, ondoko galdera eginez: diru hori enplegua sortzeko eta ikerketa zein garapenerako erabili behar bada, ez ote den amaituko deslokalizazioaren finantzabidea izaten.

Langileon iritziz gatazkaren muinean gaude: nahiz eta INCOESAK enplegu erregulaziorako espedientea jarri duen, langile guzti-guztiak kalera botatzeko eta jarduera ekonomikoaz amaitzeko, langileek diote enpresa bideragarria dela. Horretan epaileek arrazoia eman diete. Orain euskal erakundeen apustu ausarta beharrezkoa da.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...