2024-12-23
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakIkastoletan akordioa lortu dela ikusita Gizarte Ekimenean zergatik ezin den galdetu du...

Ikastoletan akordioa lortu dela ikusita Gizarte Ekimenean zergatik ezin den galdetu du LABek

LAB irakaskuntzako arduradunek Gizarte Ekimenean bizi den gatazka konpontzeko Ikastoletan sinatutako akordioa lortzea izango litzatekeela bidea azaldu dute gaur Bilbon eskainitako prentsaurrekoan. Honela, Kristau Eskola eta beste sindikatuak, planteamendu ekonomizistatik alde batera utzita, akordio integralaren alde egitera animatu ditu.

PRENSAURREKOAREN EDUKIAK
IKASTOLETAN AKORDIOA LORTU DUGU,
GIZARTE EKIMENEAN ZERGATIK EZ?

2010eko ekainean Estatu espainiarrak Zerbitzu Publikoetarako murrizketak ezarri zituen. Horren harira, Eusko Jaurlaritzak Itunpeko irakaskuntzan murrizketak aplikatzea erabaki zuen, ikastola eta gizarte ekimeneko ikastetxeetako finantziazioa jaitsiz eta ondorioz, ikastetxe hauetako langileengan murrizketak ezarriz; hau da, soldata jaitsiera. LABek helegiteak jarri ostean, Epaitegiek langileei arrazoia eman ziguten behin eta berriro.

LABek, zerbitzu publikoei begira, negoziazio kolektiboaren planteamendua hiru ardatzen gainean zehazten du: enpleguaren defentsa, eros ahalmena berreskuratu eta zerbitzu publiko eredu berri baten aldeko lana (euskara, langileen parte hartzea…).

IKASTOLAK. LABek eta Partaidek 2013ko abenduan akordioa sinatu genuen.

LABetik, negoziazio kolektiboari begirako oinarriak kontuan hartuta, Partaideri hiru zutaberen araberako akordio orokorrerako eskaintza egin genien:
◦ Lan hitzarmena berritu lan postuen defentsan.
◦ Ikastolen izaera parte hartzailean sakondu.
◦ Hezkuntza politikari lotuta gaietan elkarlanerako deia (LOMCE, hezkuntza lege berria…).
LABek eta Partaidek hiru zutabe horien araberako akordio orokorra erdiesten dugu. Lan hitzarmenari dagokionez, LABentzat funtsezkoak diren eskakizunen inguruko neurri zehatzak adostuz:
◦ Lanpostuak mantentzeko konpromisoa eta hori egikaritzeko mekanismo zehatzak: errelebo kontratua eta “soberakinen” kudeaketarako batzordea.
◦ Lan erreformaren ondorioak desaktibatu:
▪ Ultraktibitatearen onarpena.
▪ Alde bakarreko desatxikitzeak ekidin.
◦ Soldata: 2009ko murrizketarik gabeko taulak izango dira erreferentziazko taulak.
• 25.000 € baino gutxiagoko soldata jasotzen duten langileei ez zaie murrizketarik aplikatuko.
◦ Zorra kitatzen joateko prozedura adosten da: dagoen zorraren aitorpena egin eta hori kitatzen joateko formula zehatza (%0,7ko urtekako igoera murriztutako soldaten gainean).
▪ Finantziazio publikoan aportazio berriak emango balira zorra kitatzeari begira zuzenduko lirateke.
▪ Edozein kasutan 2015ean horren berrikuspena.
◦ Langileen parte hartzean sakontzeko ikastoletan Jarraipen Ekonomikorako Batzorde parekideak osatu dira.
◦ Eusko Jaurlaritzari begirako interpelazio lerroa: finantziazio berria, homologazioa eta hezkuntza lege berria.
Beraz, LAB eta Partaideren arteko akordioak ez du soilik LABek negoziazio kolektiboan planteatzen dituen lehentasunak jasotzen dituen lan hitzarmena barnebiltzen, baizik eta testuinguru oso berezi batean (LOMCEren aplikazioa, Eusko Jaurlaritzaren Heziberri proiektua, hezkuntza lege berri baterako aukera zabalik, …) Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistemaren eraikuntzan oinarri orokor bat jasotzen duen akordioa da.

GIZARTE EKIMENA
Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan bizi dugun lan gatazkaren aurrean (jakinda uztailaren 8tik aurrera Estatuko Lan Hitzarmena inposatu zigutela), LAB sindikatuak hasieratik gatazka honetatik ateratzeko helburuak argi izan ditu:

• Lanpostuak defendatu; hau da, kaleratzerik ez egotea eta langile guztientzako akordioa izatea.
Ikastetxe batean soberakinik egongo balitz, beste ikastetxe batean sortuko den lanpostuan birkolokatzeko apostua egiten dugu. Proposamen hau kudeatzeko batzorde parekide bat eratzea ezinbestekotzat jotzen dugu.
• Gizarte Ekimenerako sektoreko lan hitzarmena berreskuratu, 2009ko taulak erreferentziazkoak izanik.
• Zorraren aitorpena egin eta ordainketa negoziatu.
• Ikastetxeetako kudeaketan langileok parte hartzaile zuzenak izan gaitezen hezkuntzako kudeaketa demokratiko baten bidean urratsak eman.
• Eusko Jaurlaritza interpelatu, Hezkuntza Lege berri batez bidez, finantziazio publiko egokia izateko.

Finean, LABek Gizarte Ekimeneko azpisektorean lan baldintzei astindua eman nahi die proposamen integrala landuz, non zorraz hitz egiteaz gain, lanpostuak ziurtatu behar dira eta Eusko Jaurlaritzari interpelazioa egin ere.

LAB Sindikatuak oso argi du Ikastolekin lortutako akordioa izan daitekeela Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetan gatazka konpontzeko bidea. Oso garratzitsua da gai guzti hauetaz hitz egitea eta puntu guztien inguruan akordioetara heltzea langileen eskubideak eta ikastetxeetako egoera uztartu ahal izateko.

Hori dela eta, Kristau Eskola eta beste sindikatuak animatzen ditugu planteamendu ekonomizistatik harago joan eta akordio integralaren alde egitera. Ikastoletan posiblea izan bada, hemen zergatik ez?

Euskal Herrian, 2014ko otsailaren 5an  

 

LAB sarean
{module[111]}
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...