2024-12-23
HomeUncategorizedIkastola eta ikastetxeetako langileek murrizketak salatu dituzte Lakuan

Ikastola eta ikastetxeetako langileek murrizketak salatu dituzte Lakuan

EAEko Ikastoletako eta Ekimen Sozialeko Ikastetxeetako langileek Iñigo Urkulluren gobernuak Madrildik etortzen diren murrizketen aurrean men egiten duela salatu dute gaur Lakua aurrean.

LABen irakurketa

«EAJ-PNVren Gobernu berriak, auzi honetan erakutsitako jarrerarekin, Madrildik datozen eta etorriko diren murrizketen aurrean izango duen postura erakusten hasi delakoan gaude. Madrilek inposatutako neurriei men eginez ikastoletako eta ekimen sozialeko langileen oinarrizko eskubideak erasotzeko urrats gisa ulertzen dugu jokabide hori.

Berriro ere, hezkuntzako langile guztion aurkako alde bakarreko erabaki baten aurrean gaude.

Gogora ekarri nahi dugu, LAB sindikatuak behin eta berriz eskatu izan diola EAEko gobernuari, azken urteotan ezarri diren murrizketei buelta emateko eta galdutako eskubideak berreskuratzeko bideak aztertzeko bilera. Bien bitartean, Urkulluren Gobernua langileen ekarpenik jaso ez dituen aurrekontuak ixten saiatzea, eta aipatutako neurri antisozialak hartzeko prest agertzea guztiz salagarria iruditzen zaigu.

Hari beretik, ikastoletako eta ekimen sozialeko titularrei tinkotasunez eskatzen diegu murrizketa hauen aurrean erantzukizunez eta arduraz joka dezatela .» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...