2025-03-27
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakIkastola eta gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileak kalean murrizketen aurka eta eredu propio...

Ikastola eta gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileak kalean murrizketen aurka eta eredu propio baten alde

Atzo maiatzaren 23an Gizarte Ekimeneko eta Ikastoletako langileek 3 hiriburuetan manifestazioak egin zituzten euren lan baldintzen alde, pairatzen ari diren murrizketak salatzeko eta LOMCEren lege arrotzaren aurka. 

Horretaz gain, bizitzen ari diren emerjentzia egoeran, beste eredu bat posiblea dela eta nahi dutela aldarrikatu zuten. Horregatik hurrengo maiatzaren 30ean Euskal Herriko mugimendu sozial eta sindikatuok deituriko greba orokorrarekin bat egingo dutela adierazi zuten, "gure borroka milaka euskal langileena ere badelako eta inoiz baino areago mobilizazioa langileon lan tresna baliotsua delako lanpostuen eta lan baldintza duinen defentsarako". 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Jarraipen ia erabatekoa Enviser Gasteizko Udalaren lorezaintzako kontratako greba mugagabearen lehen egunean

Gaur goizean hasi da Enviserreko enpresa-batzorde osoak (LAB, ELA eta ESKk osatua) deitutako greba mugagabea. Enviserrek Gasteizko Udalaren kontratak parkeak eta lorategiak eta hiriko eraztun berdea mantentzen ditu.

EAEko hezkuntza publikoko irakasleek gaur Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleak hartu dituzte

Greba zikloaren seigarren grebak jarraipen zabala izaten jarraitzen du.

LABek salatzen du Guardianeko langileak ez direla inoiz lehentasuna izan Eusko Jaurlaritzarentzat

Mikel Jauregui Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak, astearte honetan Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, zenbait baieztapen egin ditu eta agerian utzi du Guardian enpresako langileak eta haien lanpostuak ez direla inoiz lehentasuna izan Eusko Jaurlaritzarentzat.