I-26ko Greba Orokorrak milaka irudi sortu ditu. Alabaina, komunikabideek nahiz instituzioek hainbat irudi aukeratzerakoan, egunaren ikuspegi partziala eragin dezake. Horrela, hainbat eremutan basakeria poliziala ezkutatu eta Sarasateko istiluetan "zooma" jarri izan da, errealitatearekin bat ez datozen interpretazio politikoak eraginez. Gabezia hau konpontzeko asmoz, I-26ko ERREPRESIOAK KALTETUTAKO HERRITARREN BATZARRAK, ATEAK IREKI komunikabide digitalaren laguntzaz, IRUDIEN ERAKUSTALDI PUBLIKOA antolatu du. Herritarrei, kazetariei, talde parlamentarioei eta baita Lehendakari Andereari ere bertaratzeko gonbitea luzatzen diegu.