2025-04-06
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaGazte Akelarreko hitzaldietan parte hartuko dugu

Gazte Akelarreko hitzaldietan parte hartuko dugu

Garbiñe Aranburuk, Ainhoa Etxaidek, Oihane Zabalak eta Ander Bilbaok solasaldiak emango dituzte apirilaren 14an, Igorren. Sindikalgintza XXI. mendean, lan baldintzak eta burujabetza izango dira hizpide izango dituzten gaiak, besteak beste.

Laugarren urtez jarraian, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek Gazte Akelarrea prestatu dute apirilaren 13, 14, 15 eta 16rako. 

Aurtengo ekimena, berezitasun bezala, martxa eta topagunearen nahasketa bat izango da. Izan ere, apirilaren 13an mendi martxan abiatuko dira milaka gazte arratsaldez Zornotzatik, eta gauez helduko dira Igorrera, bertan bi egunez egoteko. Apirilaren 16an Gernikan ospatuko den Aberri Egunera joango dira.

Igorreko egonaldian, hainbat jarduera prestatuko dituzte; hitzaldiak, tartean. Hizlarien artean, LABeko zenbait ordezkari egongo dira. Hauek dira, apirilaren 14an, sindikatuko kideek emango dituzten solasaldiak:

-Garbiñe Aranburu. “Sindikalgintza XXI. Mendean”. 11:00-12:00, kultur etxeko erakusketa gelan.

-Oihane Zabala eta Ander Bilbao. "Lan baldintzak borrokatu".15:30-17:00, Gaztetxeko Zineman.

-Ainhoa Etxaide. “Txanpon beraren bi aldeak: independentzia eta langile herria”. 17:00-19:00, kultur etxeko aretoan.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Milaka pertsona atera gara kalera Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan gutxieneko soldata eta pentsio duinak aldarrikatzera, orain, hemen eta denontzat

Gaur, euskal gehiengo sindikala kalera atera da, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin batera indarrak eta aldarrikapenak batuz. Pentsio duin eta nahikoak eta hemen erabakitako gutxieneko...

LABek irmoki salatzen du Bilboko Errekalde auzoan Ertzaintzak erabilitako bortizkeria, eta erantzukizunak argitu daitezen eskatzen du

Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea desalojatzeko aginduarekin batera, hamarnaka zauritu eragin ditu Ertzaintzaren operatiboak. Tartean, gazte bati ebakuntza egin behar izan diote eta barrabila galdu...

17. hildakoa 2025a hasi denetik Euskal Herrian, 10.a Nafarroan

Atzo, 55 urteko langile iruñear bat hil zen Agoitzen aldamiotik erorita. Tejados Aoiz enpresako langileak 10 metroko erorikoa izan zuen.