2025-04-22
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaHeziberri 2020 dekretuaren aurkezpenak ez du Euskal Herrian LOMCEa aplikatuko den argitzen

Heziberri 2020 dekretuaren aurkezpenak ez du Euskal Herrian LOMCEa aplikatuko den argitzen

Atzo Heziberri 2020 dekretuaren berri emateko Jaurlaritza hezkuntzako eragileekin bildu zen. Bilera ostean LAB oraindik «hezkuntza sistema propioaren bidean urratsa izango ote den jakin gabe» jarraitzen duela adierazi du.

LAB Irakaskuntzaren balorazioa
Heziberri 2020

«Gaurko egunean hezkuntza eragileok deituak izan gara Heziberriren hezkuntza dekretuen aurkezpenera eta partaideen artean LAB izan da ere.

Aurkezpenean adierazitako hainbat elementuek atentzio deitzen digute, batetik LOMCEren aurkakotasuna argi adieraztea baina, gerora berau zer nolako garapena izango duen ez aipatzeak.

Estatuarekin adostutako akordioen positibotasuna gailentzea, akordio horiek dagoenari heltzeko balio dutenean bakarrik.
Asmo eta marko pedagogikoan sakontzea baina hau errealitatean nola gauzatuko den dekreturik ez aurkeztea gaurko egunean.

Berriro ere adierazten dugu, Heziberri hezkuntza sistema propioaren bidean urratsa izango ote den jakin gabe jarraitzen dugu gaurko aurkezpenak zein orain arte hezkuntza sailetik egindako adierazpenak ez baitira batere argiak izan.

Eta guretzako argiak izateko garaia badugu, zer egingo duzue? LOMCE aplikatuko duzue bai edo ez? Ze tresna baliatuko dituzue? Hezkuntza sistema propioaren bidean jarriko gara behingoz?

Bihar zein hurrengo astean jasotzen ditugun dekretuak aztertuko ditugu eta horien inguruko azterketa konpartuko dugu.»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enviserreko langileek greba gogortu dute, protestaren hirugarren astean

Hiriko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzeko Gasteizko Udalaren kontrata den Enviser enpresako langileek hiru aste bete dituzte greban. Baldintza duinak jasoko dituen hitzarmen propio bat lortzea da beren helburua. Hainbat langilek Gasteizko udaletxearen aurrean pasa dute gaua, azken honen inplikazioa eskatzeko.

LABek ontzat jo du Iruñeko Udalaren eta alokairuzko bizikleten enpresaren artean sinaturiko akordioari esker langileei zor zitzaizkien soldatak ordaintzea

LAB sindikatuak duela bi aste salatu zuen Ride On Pamplona Iruñeko alokairuko bizikleta elektrikoen zerbitzuko langileak egoera larrian zeudela, sei hilabete baitzeramatzaten nominak berandu kobratzen eta, gainera, enpresak bi nomina oso zor baitzizkien. Iruñeko Udalak eta Ride On-ek gaur iragarri duten akordioaren arabera badirudi zerbitzuaren jarraipena bermatuko dutela eta enpresak berehala kitatuko dituela langileekin dituen zorrak.