2024-11-22
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen Karta"Edozein gobernuren lehentasuna herritar guztiei bizitza duin bat bermatzea izan beharko litzateke"

“Edozein gobernuren lehentasuna herritar guztiei bizitza duin bat bermatzea izan beharko litzateke”

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak elkarretaratze bana egin ditu gaur Bilbon eta Iruñean: Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusian, bata; Nafarroako Parlamentuaren aurrean, bestea. Hain zuzen ere, Kartak martxan duen pobreziaren kontrako Herri Ekimen Legegilearen testuinguruan egin ditu deialdiak, eta LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu eta Nafarroako bokalia Imanol Karrera izan dira bertan.

Garbiñe Aranburuk gogoratu du Herri Ekimen Legegilearen helburua herritar guztiei gutxieneko diru sarrerak eta bizi baldintza bermatzea dela, oinarrizko eskubideen izenean. Nabarmendu du, desberdintasun sozialak gero eta handiagoak diren honetan, kolektibo batzuk kaltetuagoak daudela; emakumeak pentsiodunak, gazteak eta etorkinak, besteak beste. Hortaz, Herri Ekimen Legegileak kolektibo horiei bereziki egiten diela mesede azpimarratu du.

LABeko idazkari nagusiaren hitzetan, "edozein gobernuren lehentasuna herritar guztiei bizitza duin bat bermatzea izan beharko litzateke, herri bat ez baita duina eta ezin baita eredugarria dela esan berme hori gabe. Zentzu honetan, ikusi dugu Geroa Bai eta EAJren gobernuek ez dutela inolako asmorik politika publikoen norabidea aldatzeko".

Nafarroako Gobernuaren jarrera salatu du bereziki, Herri Ekimen Legegilearen tramitazio bera ukatu baitu: "Eztabaida soziala ukatu egin du, aurrekontuetan eragina duela aitzakia hartuta, behar sozialetara diru gehiago bideratzeko margena dagoenean marko konpetentzial honetan. Eztabaida ukatzea oso larria da, eta, horregatik, jarraituko dugu mobilizatzen".

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, EAJk eta PSEk aurkeztu berri duten lege proposamenari buruz hitz egin du Garbiñe Aranburuk; Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta aldatzeko lege proposamenari buruz, hain zuzen ere. "Aldaketa hori ez doa behar dugun norabidean, murrizketa berriak inposatzeko baita. Bertan behera geratzea exijitzen dugu, eta Herri Ekimen Legegilean jasotzen diren proposamenak ontzat hartzea", eskatu du.

Mobilizazio soziala bidea dela berretsi du, eta duela hogei urte gutxieneko soldata eskatzeko egindako borrokaren emaitza ekarri du gogora: "Mobiolizazio soziala da bidea eta berriro ekingo diogu. Hala, herritarrei dei egiten diegu Herri Ekimen Legegilearen aldeko sinadura ematera, oraindik partida hau irabazteko aukera dugulako".

Zentzu honetan, sinadurak biltzen ibili da gaur Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta Hego Euskal Herriko hiriburuetan.

Eskubide sozialei eraso, Nafarroan
LABeko Nafarroako bokalia Imanol Karrerak ere adierazpenak egin ditu Iruñeko elkarretaratzean, eta onartezinatzat jo du Nafarroako Gobernuaren jarrera.

Hain zuzen ere, Garbiñe Aranburuk Bilbon gogoratu bezala, Nafarroako Parlamentuaren mahaiak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartari jakinarazi dio erabaki duela ez dituela onartuko tramitera Bermaturiko Errenta hobetzeko aurkeztu den Herri Ekimen Legegilea, ez eta alokairu sozialeko etxebizitza eskuratzeko eskubidea. Horrek esan nahi du ukatzen dela Nafarroako Parlamentura eramateko egin beharreko sinadura biltzeko eztabaida. Ukazio hau oinarritzen da Nafarroako Gobernuak Herri Ekimen Legegile horrekiko beto eskubidea gauzatu duela “aurrekontu-kredituen hazkundea dakarrelako”.

Eskubide Sozialen Kartak erabaki hori gogor salatu du, guztiz bidegabea delako ikuspuntu demokratiko batetik zein ikuspuntu sozialetik.

Ukazioa, Herri Ekimen Legegilean proposatu neurriek aurrekontu-kredituak areagotzea ekarriko dutenean oinarritzea, Herri Ekimenen izaera bera ukatzea dakarte. Edozein gizarte-hobekuntza, logikoa denez, berekin dakar aurrekontuak handituko direla. Horren haritik zerbait planteatu ahal izango dela ukatzeak eragiten du zentzugabekeriara irits gaitezkeela, non herri ekimen legegilea proposatzekotan, gizarte eskubideak kaskartzeko bakarrik proposa daitezkeen.

Egungo Nafarroako Gobernuak, aitzinean ez bezala, bestelako jarrerak agertu beharko lituzke. Adibidez, pentsioak 1.080 € arte osatzeko aurkeztu zen herri ekimen legegileari ez zitzaion beto hori ezarri, nahiz eta sinadura bildu ondoren, izapidea ez zen onartu, Parlamentuan egin zen lehen bozketan.

Hainbat ekimenen eztabaidari betoa jarri izana, aurrekontuetako gastua handitzea dakarrela argudiatuz, Rajoyren Gobernua, Ciudadanosen laguntzaz, Espainiako estatuan, egiten dutenaren isla da. Bere burua aldaketako gobernutzat hartzen duen gobernu batentzat zoritxarreko parekatzea dugu.

Nafarroan, etxebizitza heltzeko eskubidea urratzen ari dira. Milaka lagun, batez ere gazteak, nahiz eta hauek ez soilik, ez daitezkeelako bereizi, zio ekonomikoak direla eta. Herri ekimen legegilean agertzen da ere Errenta Bermatua hobetu nahi duela funtsean, pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren aurkako borrokan bitarteko eraginkorra izan dadin.

Nafarroako Gobernuak herri ekimen legegilean jasotzen diren hobekuntzak arbuiatu nahi ditu, eta bide azkar batez egin nahi du, gizartean eztabaidatu gabe. Herri ekimen legegilean jasotzen diren aldarrikapenei, haren partaideak garen sindikatu eta gizarte erakundeen artean adostu aldarrikapenei zuzen-zuzenean erasotzen zaie.

Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun erakundeok Nafarroako Gobernuak agertu duen jarrera ez-demokratiko eta ez-sozial hori gogoan hartzen dugu, Gutuna osatzen dugun erakundeokin harremanetan jartzeko asmorik agertu ez duena ere, herri ekimen legegilean jasotzen diren neurri zehatzak aztertzeko edota eztabaidari betoa jarriz erabakia ezagutarazteko.

Egoera honelakoa izaki, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ez du etsiko eskubide sozialak hobetzearen aldeko lanean; bere horretan eusten die Nafarroako Gobernuak betoa jarri duen herri ekimen legegilean jasotzen diren aldarrikapenei. Horregatik agintzen du:

• Nafarroako Gobernuari eskatuko zaiola berehala berrazter dezala erabakia, herri ekimen legegilearen izapideari berehala ekin dakion.
• Talde politikoei eskatuko zaiela Nafarroako Gobernuaren erabaki honen aurrean jarrera ager dezatela eta herri ekimen legegilean jasotzen diren edukiak parlamentuaren eztabaidara eraman dezatela.
• Egungo herri ekimen legegilearen legea alda dadila eskatuko dugula, eragotz dadin Nafarroako Gobernuak inolako beto eskubidea izanen duen.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.

BetiOn Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzuaren hitzarmena sinatu dugu, gutxieneko %30,08ko soldata-igoerarekin

Ostegun honetan, azaroaren 21ean, LAB sindikatuak hitzarmen kolektiboa sinatu du EAEn telelaguntzako eta jarduera soziosanitario osagarrietako zerbitzu publikoa kudeatzen duen Ilunion sozio-sanitario-Ibermática Aldi Baterako Enpresa Elkartearentzat. Honek 80.000 herritar baino gehiago artatzen ditu.Negoziazio luzea eta gogorra izan da. Bi enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurkako negoziazioa, azken honek pribatizatzen baitu langileek ematen duten zerbitzu publikoa. Hala ere, langile nekaezin eta aktiboek egindako borrokaren ondorioz, hobekuntza oso garrantzitsuak lortu dira:Soldata-igoera • Gutxienez % 30,08ko soldata-igoera lortu da. Gainera, KPIari lotutako igoera da, eta hori bermatzeaz gain, erosteko ahalmena benetan berreskuratzea dakar. • % 30,08ko igoera hori, oinarrizko soldatari ez ezik, soldata-osagarri guztiei ere aplikatuko zaie.Lanaldi-murrizketa Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da, eta orain artekoa ia hiru lanaldi osotan murriztuko da.Lizentziak, familia-kontziliazioa eta urteko lanaldia doitzeko egunak: • 12 urtetik 14ra igotzea zaintzagatiko lanaldi-murrizketa. • Ordaindutako lizentzia guztiak parekatzea ahaidetasun sozial gisa izendatutako pertsonarentzat. • Malgutasun handiagoa urteko lanaldia doitzeko egunetan. • Hitzarmen bidez erregularizatzea jaiegun arruntetan lan egiteagatiko konpentsazioa, errege-dekretuaren arabera, LABek aurretik aurkeztutako salaketaren aurrean.LABen argi dugu lortutako hobekuntza guztiak langileen zati handi batek egindako mobilizazio, greba eta batzarrei esker lortu direla. Borroka honek merezi izan du.Jakin badakigu oraindik eduki garrantzitsuak daudela lortzeko, eta LABek horiei aurre egiten hasi nahi du. Sindikatu honek argi dauka BetiOneko langileek zerbitzu publikoa ematen duela eta langile publikoak direla.Gaurtik aurrera, LAB lanean hasiko da langileekin publifikaziorako bidea eta urrats zehatzak adosteko, eta hori onuragarria izango da bai langileentzat bai zerbitzu horren erabiltzaileentzat.Amaitzeko, LABek bere onespen zintzoa adierazi nahi die lan-baldintza bidezkoagoen alde borrokatu diren pertsona guztiei. Iritzi desberdinak, beti legitimoak eta askotan beharrezkoak izan arren, egindako bidea egin gabe ez ziren hobekuntza garrantzitsu horiek lortuko.

Araudiaren erreformak atzeratu egiten du erregularizazio masiboa Atzerritarren Legea indargabetzeko beharrezko urrats gisa

Atzerritarren Legearen araudiaren erreforma onartu zuen pasa den asteartean Espainiako Gobernuak. Maiatzaren 17an sartuko da indarrean, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak bultzatuta.