2024-12-23
HomeUncategorizedHerri asanblada irekiak antolatu ditu Aiaraldeko Plataformak

Herri asanblada irekiak antolatu ditu Aiaraldeko Plataformak

AIARALDEKO PLATAFORMA osatzen duten eragile sozial eta sindikal ezberdinek otsailean AIARALDEAK PLANTOA NAHI DU lemapean kalean eta enpresetan aurrera eraman zuten kanpainari jarraipena emango diotela iragarri dute. Zentzu horretan datorren maiatzaren 15, 16 eta 17an Maiatzak 30ko Greba Orokorraren inguruko asanblada irekiak antolatu dituzte.

AIARALDEKO PLATAFORMAREN OHARRA

AIARALDEKO PLATAFORMA osatzen dugun eragile sozial eta sindikal ezberdinok pasadan otsailean AIARALDEAK PLANTOA NAHI DU lemapean kalean eta enpresetan aurrera eraman genuen kanpainari eta Laudion egin genuen 22ko eskualde manifestazio jendetsuari jarraipena ematea erabaki dugu.

Gure ustean, inposatzen diguten erreforma eta murrizketei otsailean egin genuen bezala mobilizazio sozial bidez erantzun behar diogun bezala, botere ekonomikoak kontrolatzen duen gizarte eredu injustu eta insolidario hau aldatzeko alternatibak badaudela planteatzea ere ezinbestekoa da.

Zentsu horretan, Maiatzak 30ko Greba Orokorraren bi buruz Aiaraldeko 3 herritan asanblada irekiak aurrera eramango ditugu. Helburua eskualdeko herri guztietara heltzea izango litzateke. Asamblada hauen helburua beste gizarte eredu bat posible dela eta alternatibak badaudela sozializatzea da era pedagojiko eta gutuna baten. Asanbladak 19htan hasiko dira. Hurrengo hau da egitaraua:

Maiatzak 15, Amurrioko Kultur Etxean, Amurrio, Aiara Herri eta Artziniega kubrituko ditu
Maiatzak 16, Urduñako Kultur Etxean, Urduña eta Arrastaria kubrituz
Maiatzak 17, Laudioko Kultur Etxean, Laudio, Okondo eta Orozko kubrituz.

Asanblada ireku hauetan Greba Orokorraren arrazoi eta balioei buruz jardungo eta eta bestalde planteatzen ari diren eta etorkizunean planteatuko diren alternatibei buruz ere jardun nahi izango dugu.

Bestalde, Aiaraldeko Plataformak maiatzak 24ean Arabako Pentsionistak Lanean taldeak aurrera eramango duen pentsioei eta osasunari buruzko hitzaldia babesten du. Hitzaldia Laudioko Kultur Etxean izango da arratsaldeko 18:30tatik aurrera

AIARALDEKO PLATAFORMA:
Arabako Pentsionistak Lanean, Askapena, ELA, Gazte Asanbladak (Amurrio, Laudio, Urduña, Orozko), Gazte Independentistak, Hauspoa, Ikasle Abertzaleak, LAB, STEE EILAS, Stop Deshaucios Aiara


 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...