Zortzi greba egun arrakastatsuren ostean, sindikatuok EAEko Hezkuntza Saila eta Haurreskolak Partzuergoa mugiarazi ditugu, eta mahai negoziatzailearen bilerara deitu digute Lakuan. Kanpoaldean, bilera egin bitartean, gure aldarriak jendarteratu ditugu, azken egunotan familiekin egin dugun bezala. Hain zuzen ere, besteak beste, Haurreskolak Partzuergoaren doakotasuna eta integrazioa eskatzen dugu Hezkuntza Sailean; dauden akordioak errespetatzea eta betetzea; lan-hitzarmen berriaren negoziazioa abiatzea; langileen behin-behinekotasun tasarekin bukatzea eta lanpostuak egonkortzea; irakaskuntza publikoan Osakidetzak egiten duen Norbera Babesteko Ekipamenduen horniketan Haurreskolak Partzuergoa gehitzea eta aurrekontua handitzea.