2025-03-22
HomeIrakaskuntzaHaur EskolakHaurreskolak Partzuergoko diru kontuetan azpijokoak, iruzurrik ez!

Haurreskolak Partzuergoko diru kontuetan azpijokoak, iruzurrik ez!

LAB sindikatuak Haurreskolak Partzuergoan azkenengo urtetan aurrekontuekin egindako azpijokoa salatu nahi du. Azkenengo auditoria publikoa eta aurten aurkeztutako aurrekontuen zirriborroa aztertu ondoren irregularra den kontzeptu baten berri eman eta salatu nahi dugu.

2012ko aurrekontuetan, diru gastuetan inolako funtziorik izango ez zuen partida bat sortu zuten, hurrengo urtetan partida hori mantendu da eta iazko aurrekontuetan, hau da, 2014an aurkeztu zirenak, 3,8 miloi euroko kantitate bat aurreikusten zen partida horretan bideratuko zena, hau da, Eusko Jaurlaritzak Haurreskolak Partzuergorako bideratutako partida osotik, %8,4a ezin zen gastatu. Partida hau fraudea da, ezin den gastatu diru kopurua da, ez gastatzeko sortuta izan dena. Asmatu izan duten partida hau, ezin izan dena gastatu, zein helburuarekin sortu dute? zer mozorrotzeko? 

1.- Aurrekontuak adosteko eta aurrera atera ahal izateko azpijoko politiko bat burutu dute, zenbakiak puztu dituzte, diru hori ez gastatzeko konpromisoarekin. Horrelako aurrekontuak onartu dituzten alderdi politikoen ardura da. 

2.- Jendartean eta gure kolektiboan aurrekontuak handitzen zirela irudikatzeko erabili den asmakizun bat da, inongo erabilera praktikoa izan ez duelarik. 

LAB sindikatuak, gaur egun ordezkari politikoen arduragabekeria eta utzikeria salatu nahi du. 

Haurreskolak Partzuergoak dituen benetako beharrei aurrera egin ordez eta 0-3 zikloan, kalitatean inbertsio errealak egin beharrean, iruzurrak besterik ez dituzte planteatzen. Horiek dira hezkuntzan benetan dituzten nahiak eta interesak? 

Aurten, diru partida hori zirriborrotik kendu izan dute, beraz, hurrengo ikasturteari begira Haurreskolak Partzuergoko aurrekontua 41.681.000 eurotan utzi dute. Nola justifikatuko dute murrizketa hau? 

Gezurrezko partida honekin argi gelditu da, batetik, diru publikoarekin egiten den erabilera zikina eta, bestetik, gaur egun Eusko Jaurlaritzan dauden arduradun politikoek beraien interesak jendartean dauden beharren gainetik kokatzen dituztela. 

Non gehiago egongo ote dira horrelako diru partida tranpak?


 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.

LABek Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen hitzarmena sinatu du 16 urteren ondoren

Azken urteetan hamaika mobilizazio, greba, salaketa egin ditugu Hezkuntza Saileko kolektibo feminizatuenaren eta lan baldintza prekarioenak dituenaren lan baldintzak errespetatu eta hobetu daitezen. Pribatizazio prozesu bortitzena jasan duen sektorea da, zerbitzuetako lan batzuk azpikontratatuta baititu sailak.

Premiaz, Palestinaren alde kalera

LABek bat egiten du Gernika-Palestinak deituta bihar 17:30ean Donostian egingo den manifestazioarekin.