2024-12-22
HomeEkintza SindikalaGutxi batzuen zikoizkeriak eta arduragabekeriak beste heriotza bat eragin du Talleres Aratz...

Gutxi batzuen zikoizkeriak eta arduragabekeriak beste heriotza bat eragin du Talleres Aratz lantegian

LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea egin dute ostegun honetan, uztailaren 27an Talleres Aratz lantegiaren atean, iragan ostiralean tornu batek 33 urteko langile bat harrapatuta eta bere heriotza eragin zuen istripua salatzeko.

2014an beste istripu hilgarri bat gertatu zen Gasteizko lantoki horretako instalazioetan.

Ezin da kasualitatea izan bi aldi horietan istripuaren elementu nagusiak hain antzekoak izatea: azpikontratazioa eta makinek harrapatzea. Kontratek lanak egiten dituzten enpresetan enpresa horien erantzukizuna oso argi dago jasota lege-mailan; enpresa-jardueren koordinazioak ezartzen du instalazioetara sartzen diren langile guztien segurtasuna bermatu behar dutela, eta haien segurtasuna bermatzeko bitarteko eta neurri guztiak izan behar direla. Talleres Aratz da, beraz, 2014an eta joan den ostiralean gertatutako istripuen erantzule zuzena.

Gainera, garrantzitsua da gogoratzea makina-erremintaren sektorean gertatzen direla istripu hilgarrien % 30 inguru, argi eta garbi identifikatutako eta ezagututako arriskuak tarteko, hau da, saihesgarriak direnak. Hala, zoritxarrez, azken 9 urteetan bi pertsona hil dira Aratzen instalazioetan. Makina baten harrapaketa bat gertatzen denean, segurtasun-arauak betetzen ez dituelako da.

Joan den ostiraleko istripuarekin, 1.000 langilek galdu dute bizia lanean 2008tik. Azken 15 urteetan gertatutakoa guztiz onartezina da, inork ere ezin du izan bere lanpostuan bizia galtzeko arriskua, eta langileak beren etxera bizirik itzultzeko erantzukizuna enpresena eta erakundeena da. Izan ere, erakunde horiek beste alde batera begiratzen jarraitzen dute, hain arazo sozial eta laboral larriaren aurrean: lan-istripu hilgarriak eta oso larriak.

Salatu behar dugu Urkulluren gobernuak dituela lan-osasunaren araudia betearazteko eskumenak. Betearazpena kontrolatzeko baliabiderik ez jartzeak bidea libre uzten dio patronalari. Badakite ez dituztela zigortuko legea betetzen ez badute. Honen atzean erabaki politiko bat dago. Patronala ez dute ukitzen.

Zer gertatu behar da behingoz neurriak hartzeko eta langileen bizitza arriskuan jartzen dutenak eraginkortasunez zigortzeko?

Noiz arte jarraituko dugu ikusten nola gure lankideek bizia galtzen duten gutxi batzuen arduragabekeria eta zikoizkeriagatik?

LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuok argi daukagu: gertatutakoa inoiz baino indartsuago salatzeko unea da, eta zentroz zentro, kalean eta erakundeetan borrokatzekoa, beste inork bere lanpostuan bizitza gal ez dezan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...