2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaGurutzetako ospitaleko zuzendaritzak askatasun sindikalaren kontra jo du

Gurutzetako ospitaleko zuzendaritzak askatasun sindikalaren kontra jo du

Gurutzetako Zuzendaritzak Osakidetzako sindikatuok, martxan ipini dugun mobilizazio fase berriaren barruan, ipintzen ari garen kartelak berehala kentzeko agindua luzatu dio garbiketaz arduratzen den enpresari. Kartel hauetan Jon Darpon Kontseilariaren paradioa bat egiten da, “berak egin dezala korrika” lemapean burutzen ari garen kalitatezko astearen testuinguruan. Antza denez, kartelak kentzeko ordena beste zentro batzuetan ere emanda dago.

LABen iritziz, honako jarrera adierazpen zein sindikal askatasunen kontrako eraso zuzena da. Izan ere, Galdako-Usansoloko ospitalean kartelak gure tabloietatik ere kendu egin dituzte. Darpon jaunak langileon ordezkarien kontra aritu eta Osakidetzako langileok ez daukagula kexatzeko arrazoirik publikoki errepikatzen duen bitartean, langileok ezin omen dugu gure iritzia azaldu lan-zentroetan. Kartel soil batek hainbesteraino urduritzen al ditu?

LABek kartelak errespetatzeko eta Osakidetzako Zuzendariak gertatutakoaren gaineko azalpen publikoa eman ditzala eskatzen diogu Osakidetzari. Gure ahotsa isildu nahian ibili beharrean, hobe lukete biharko Mahai sektorialera negoziatzeko proposamen serio ekarriko balute eta zentroetako arazo larriak konpondu: adibidez, Basurtoko ospitaleko larrialdietan pairatzen ari den kolapso lotsagarria.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...