2024-12-22
HomeEkintza SindikalaGureak Nafarroa-ko enpresa-batzordeko kideak taldeak Donostian dituen bulego nagusien ondoan kateatu dira,...

Gureak Nafarroa-ko enpresa-batzordeko kideak taldeak Donostian dituen bulego nagusien ondoan kateatu dira, hitzarmenaren negoziazio erreala eta duina eskatzeko

Gureak Nafarroa-ko enpresa batzordeko kideak enpresaren bulego nagusien aurrean kateatu dira gaur Donostian, hitzarmenaren negoziazioa exijitzeko eta Gureak Taldearen kudeaketa eta erantzukizun-organo gorenen aurrean Nafarroako langileak jasaten ari den egoera jasanezina salatzeko.

Gaurko protesta ekintza baino lehenago, Gureak enpresak Nafarroan duen ordezkaritzako langileek -mila euro inguruko soldata dituztenek-, bulego horietan bertan egin izan dute elkarretaratzerik, 2022ko maiatzean eta irailean ere hainbat greba egun egin zituzten, eta ia asteazkenero kontzentratu dira enpresaren atean, hitzarmen duin baten alde.

Bitartean, Gureak Nafarroako enplegu-zentro berezi horrek milioi askoko irabaziak eta diru-laguntzak lortzen ditu urtez urte.

Egoera horren ondorioz, LABek, UGTk eta ELAk osatutako Batzordeko kideek gaurko ekintza hau egin dute hitzarmenaren negoziazioa 2022ko urtarriletik irekita dagoela ikustarazteko eta salatzeko enpresak ez duela akordiorik lortzeko inolako borondaterik.

Horregatik guztiagatik, Gureak Nafarroako langileek berea dena erreklamatzen jarraituko dute: hitzarmen duina, lan-baldintzak okertuko ez dituena eta, gutxienez, KPIaren igoeraren araberako soldata igoera bermatuko duena. Ezin baita onartu Gureak Nafarroako langileek egunetik egunera erosteko ahalmen gero eta txikiagoa izatea.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...