2024-11-25
HomeUncategorizedGure osasuna ez da negozioa

Gure osasuna ez da negozioa

Azken hilabete hauetan eta batez ere azken asteotan, haur eskoletan diarduten eta haurdun dauden zenbait langileren kexak jaso ditu LAB sindikatuak Mutualiak egiten duen haurdunaldi edota edoskitzaroko arriskuagatiko prestazioaren kudeaketaren inguruan. 
Kexon oinarria MUTUALIAk prestazioaren kudeaketa atzerapen handiz egiten duela izan da. Haurreskoletako langileek 24astean betetzen dutenean, beren lanpostuetan egiten duten lanaren ezaugarriengatik, beraien lana bere haurdunaldiarentzako kaltegarria izan daitekeelako, haurdunaldi edo edoskitzaroko arriskuagatiko baja hartzen dute. Orain arte Haurreskolak partzuergoko langileok 24 astea baino lehen haurdunaldi edo eta edoskitzerako arriskuagatiko prestazioa tramitatzen genuen eta 24 astea betetzerakoan haurdunaldi arriskuagatiko prestazioa jasotzen genuen. Orain aldiz, 24 astea betezerakoan soilik hasi gaitezke prestazio mota hau tramitatzen eta 2 eta 3 aste zain egon behar dira prestazioa onartzeko. Tramitazio hau burutzen den bitartean,prestazio hau jasotzeko beren lanpostuetan lanean jarraitu behar dute beren haurdunaldia arriskuan ipiñiz.

MUTUALIAk telefonoz adierazi digu atzerapena prestazioa kudeatzen duten langileen lan karga handiaren ondorioa dela.

Beraz, LAB sindikatuak adierazten du MUTUALIAren kudeaketa arazoek ezin dutela handitu Haurreskolak Patzuergoko langileek jasan beharreko arrisku maila.

Hau dela eta LAB sindikatuak honako eskaera hau egiten du:

  • Ahalik eta lasterren, haurdunaldian zehar edota edoskitzaldi naturaleko prestazioaren kudeaketarekin dagoen atzerapen arazoari MUTUALIArekin konponbidea ematea.
  • 15 eguneko epean Lan Osasun eta Segurtasun Batzordeari ez ohiko deialdia luzatzea, haurdunaldian edota edoskitzaldian arrisku egoerak saihesteko, 6. puntuan azaldutako proposamenak (arriskuen ebaluazioa eta jarduteko protokoloa) aurrera eramateko asmoz.
  •  Ahalik eta arinen, (15 egun baino gutxiagoko epean) MUTUALIA mutuarekin 8. puntuan azaldutako aspektuak argitzea, hau da, langilearen haurdunaldiaren egoerarako lanpostua bateraezina den ala ez baloratzeko ez zehaztea era mekaniko edo automatikoan, baizik eta beste aspektu batzuk kontuan hartuz Haurdunaldiaren bilakaerak, langilearen osasun egoerak eta beste zirkunstantzia azpimarragarri batzuek, langileak berak egiten duen lanaren ezaugarriekin, lanpostuaren baldintzekin eta lanpostuak bere egoerarako ekar ditzakeen arriskuekin erlazioa ezarriz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lantokietako indarkeria matxistari aurre egiteko politika eraginkorrak exijitu ditugu

Horretarako, eskari bana erregistratu dugu EAEko zein Nafarroako lan ikuskaritzetan eta mobilizazioak ere egin ditugu Gasteizen eta Iruñean.

Munduko Federazio Sindikaleko Gazteen 4. Kongresuan parte hartu dugu

LAB sindikatuak Munduko Federazio Sindikalaren (MFS) Langile Gazteen 4. Kongresuan parte hartu du, azaroaren 22tik 23ra, Marseillan. "Gazte langile antolatuak eta militanteak, lan eta bizitza duin baten alde" lelopean, Kongresuak kontinente guztietako 29 herrialdetatik etorritako 45 sindikatutako ordezkariak bildu ditu.

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.