2025-03-18
HomeEkintza PolitikoaGure egoitza baten aurkako erasoa salatu dugu

Gure egoitza baten aurkako erasoa salatu dugu

Eusko Jaurlaritzako LABen sail sindikalak duen Donostiako Urdaneta Kaleko egoitzari eraso egin diote, harriekin kristalak apurtuz. Administrazioak sindikatuoi eskaini behar dizkien bulegoak bertan daude kokatuta.

Gaur, goizeko 7:30ean lanera hurbildu garenean, sindikatuko ordezkari bat eta bertan zeuden garbitzaileak eraso honek eragin dituen kalteen lekuko, hain zuzen ere, harriekin leiho baten kristalak apurtuta aurkitu dituzte. Apurtutako leihoan presoak Euskal Herrira hurbiltzeko eskatzen zuen ikurra dago kokatuta eta honen kontra zuzendu da erasotzailea. Sindikatuak erasoa salatu du Donostiako Udaltzaingoan.

LAB sindikatuak eraso hau salatzeaz gain, presoen eskubideen alde lanean segituko garela adierazi nahi du, erasoak eraso.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bi langile hil dira aurten luma garabiak erabiltzen ari zirela

S.F.P. 62 urteko langilea hil da gaur goizean, eraikuntza lanetan ari zela, Arratzun, Bizkaian. Amuriza Cubiertas y Rehabilitaciones, SL enpresako langilea, luma garabi batekin baserri batetako teilatura materiala igotzen ari zela, goi tentsioko kable batera gerturatu da eta deskarga bat jaso du.

Mahai Orokorreko sindikatuok greba deitu dugu apirilaren 9rako Nafarroako Administrazio osoan

LAB, AFAPNA, CCOO, ELA eta UGT sindikatuok prentsaurrekoa eman dugu Mahai Orokorrean langile publikoen lan-baldintzen benetako negoziazioa eskatzeko, foro horrek baitu langileen zilegitasuna eta babesa.

Marinaledan egindako SAT sindikatuaren IV. Kongresuan parte hartu du LABek

Sindikatua eraiki, herria eraiki lelopean egin du bere IV. Kongresua Andaluziako SAT sindikatuak; ekintza sindikalean jauzia emateko eta kapitalismoa gainditzeko Andaluzia burujabearen norabidean aurrera egiteko bokazioarekin.