2025-03-25
HomeEkintza SindikalaGure apustua 1.200 euroko gutxieneko soldata eta Lan Harremanak eta Babes Sozialerako...

Gure apustua 1.200 euroko gutxieneko soldata eta Lan Harremanak eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua lortzeko urratsak ematea da

Beharrezkoa da bertako eremuaren aldeko apustua egitea, eta Lan Harremanak eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua lortzeko pausuak ematea, gure esku izateko pairatzen ari garen egoera prekarioari aurre egitea ahalbidetuko diguten tresnak.

LABek, Madrilen CCOO, UGT, CEOE eta CEPYMEk adostutako aurreakordiari buruz, hurrengoa adierazten du:

Madrilen lortutako akordio ez da normatiboa, hau da, aholku batzuk baino ez dira, eta beraz ez da zuzenenan aplikatuko, eta sektore eta enpresetan dauden indar korrelazioaren araberakoak izango dira.

Euskal Herrian akordio hau ez da erreferentziazko tresna bat izango, eta bertan negoziatzen diren lan baldintzaren aldeko apustua egiten dugu.

Adostutako, eta era progresiboan ezartzea aholkatzen den 1.000 eurotako gutxienezko soldataren inguruan, esan behar dugu:
• 1.000 eurotako gutxienezko soldata gordinean planteazten da, eta horrek 880 eurotako benetako soldatan uzten du adostutakoa.
• LAB aitzindaria izan zen Euskal Herrian 1.200 euro garbitako gutxienezko soldata eskatzen, kopuru horrek bermatzen duelako bizi baldintza duin minimo batzuk.
• Euskal Herrian dugun konfrontazio gaitasunaren eraginez, aholkatzen den eta progresiboki aplikatzea planteatzen den 880 eurotako soldatak ez du ia eraginik izango, bertoko hitzarmen gehinetan jada soldata horren gainetik daudelako.
• Eragina izan dezake, Confebasken blokeoarengatik edo CCOO, UGT eta estatuko patronalek ezarritako debekuengatik, hau da estatalizazioagatik, estatu mailako lan baldintzak aplikatzen zaizkien langileengan. Baina argi esan behar dugu langile hauek pairatzen duten egoera prekarioa ez dela Madriletik konponduko (880 eurotako gutxienezko soldata miseria bat da), borrokak sustatuz, bertako sektore edo enpresetan negoziatu eta adosten diren akordien bidez baizik.

Aholkatzen den soldata igoerak, patronala eta botere politikoak planteatzen dituzten irizpide neoliberalei jarraitzen die; hau da, alde batetik KPItik guztiz deslotua, eta bestetik, langileak inoiz jakingo ez dituzten parametroei lotuta (produktibitatea, absentismoa, …)

Akordio hau konfrontazio eta borrokari uko eginez lortu da, eta pairatzen ari garen prekarizazio prozesuari ezin zaio inondik inora aurre egin langileengadik urrundutako mahai negoziatzaile hutsari loturiko estrategian oinarrituta.

Prekarizazioari aurre egingo dioten benetako neurriak lortzeko, langileen aktibazioa eta borroka beharrezkoa da, eta hori lortzea izan behar da sindikatuen papera, indarrik gabeko negoziazioek ez dutelako behar ditugun lan baldintzak ekartzen.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko hezkuntza publikoko irakasleei grebekin jarraitzea baino ez zaie geratzen

Greba zikloko bosgarren grebak %75eko jarraipena izan du.

Errepresio sindikalaren aurrean, ez dugu ekintza sindikalean atzerapausorik egingo

Gaur LABeko bi kide epaitu dituzte Donostian, 2022an, adinekoen egoitzetako hitzarmenaren testuinguruan, errepide bat mozteagatik. LABek, bi kide horiei bere elkartasuna helarazteaz gain, poliziak jarritako salaketa gaitzetsi nahi du. Langileon lan eta bizi baldintzak hobetzeko LABen ekintza sindikala kriminalizatu nahi izan dute beste behin.

Hezkuntza Sailaren jarreraren aurrean, greba eta mobilizazioa indartzeko garaia da

Azken momentuko mahai negoziatzaile batera deitu arren, Hezkuntza Sailak ez du bermerik eman hezkuntza sistema hobetuko luketen baliabideak jasotzeko. Horrenbestez, lanean jarraitzea dagokigu, ekarpenak eginez eta kaleak astinduz.