Guggenheim Bilbaoko hezitzaileek gaur eman diote greba mugagabeari hasiera. Hain zuzen ere, enpresak langileen eskaerei eta hilabeteetako borrokari entzungor egin ostean urrats berri bat ematea besterik ez zaie geratu. Guggenheim Bilbaoko hezitzaileek orduko 5,35 eurotako oinarrizko soldata kobratzen zuten. Euren lan baldintzak hobetzea eskatu dute langileek eta enpresak, denak kaleratu ditu erantzun moduan.
18 lanpostu suntsitu dituzte Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren babesarekin. Hau da Bilboko Guggenheim Museoak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak guztion artean ordaintzen ditugun zentro kulturaletako laneko prekarietateari ematen dioten konponbidea, grebalarien lanpostuak ezabatu, euren kalitate eta bikaintasun eredua zein den argi utziz.