Aste honetan hiru greba egun dituzte Gasteizko Mercedeseko langileek, enpresaren zuzendaritzak inposatu nahi dien 6. gauaren kontra eta KPIaren araberako soldata-igoera aldarrikatuz. Enpresaren mehatxuei entzungor egin eta grebaren jarraipena ia erabatekoa ari da izaten, %95ekoa, eta ondorioz, lantegiko ekoizpena gelditzea lortu dute langileek.
Atzo, negoziazioak eten zituen zuzendaritzak langileek grebekin jarraitzen zutelako, baina honek ez ditu langileak kikildu eta gaurkoan ere aurreko egunetako jarraipen beretsua izan du grebak. Gainera, oso mobilizazio jendetsuak ari dira egiten. Atzo bertan, Gasteizko lantegitik Eusko Jaurlaritzaraino egin zuten manifestazioa eta gaur, Lehendakaritzatik Parlamenturaino mobilizatu dira.