2024-11-08
HomeErrepresioaGrebalariak Askeko kideek, sindikatu eta eragile sozialek greba eskubidea aldarrikatu dute M29ko...

Grebalariak Askeko kideek, sindikatu eta eragile sozialek greba eskubidea aldarrikatu dute M29ko hiru grebalarien kontrako epaiketaren azken saioan


Gaur M29ko hiru grebalarien kontrako epaiketaren bigarren eta azken saioa burutu da. Gaur ere akusatuei babesa eskainiz Grebalariak aske! plataformako kideek sindikatu eta gizarte eragileekin batera kontzentrazioa burutu dute. 

Bertaratutakoen txalo artean sartu dira epaituak barrura. 13:00 aldera atera dira akusatuak, epaiketa amaitu ondoren, eta txaloka egin diete ongi etorria bertaratutakoek. Epaiketa epaiaren zain gelditzen da orain. Defentsa oso ondo aritu da, akusazioetan kontraesanak aurkitu eta honen argudioak desmontatuz.
 
LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Patronalak absentismoari buruz egindako jardunaldien hurrengo egunean hil da urteko 52. langilea

Gaur goizean, A.S.O. 57 urteko langilea hil da Tubacexeko Amurrioko Aceralava enpresan, istripu ez traumatikoan. Hildakoa Construcciones Jagoba Zamalloa SL enpresako langilea zen. Gaurkoarekin, gutxienez 52 dira urte hasieratik Euskal Herrian hildako langileak. LABek bere elkartasuna adierazi nahi die hildakoaren senide, inguruko eta lankideei.

Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua: bidea zabalik pribatizatzeko

LAB sindikatutik, Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua zehatz-mehatz aztertu ondoren (une honetan ekarpenak egiteko fasean dago), egiaztatu dugu ezen, onetsiz gero, zailtasun asko egon daitezkeela osasun zerbitzu publikoari eusteko eta herritar guztiei osasun arreta egokia emateko, bai eta langileek gaur egun dituzten lan baldintzak eta eskubideak mantentzeko ere.