Bihar, irailak 21, Madrildik inposatutako murrizketak salatu eta greba orokorra bultzatzeko martxa egingo du LAB sindikatuak Ermuan. Ekimenan SAT sindikatuko kideek hartuko dute parte. Amaieran SATeko exekutibako kide den Mª del Carmen Garcíak eta Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak hartuko dute hitza. Martxari goizeko 8:30etan emango zaio hasiera eta bukaera ekitaldia eguerdiko 13:00etan izango da.