2025-04-02
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaGreba eguna Renfe, ADIF eta FEVE trenbide arloko enpresetan

Greba eguna Renfe, ADIF eta FEVE trenbide arloko enpresetan

Gaur, irailak 17, administrazio zentralaren menpeko diren trenbide-sareko enpresetan (FEVE, Renfe, Adif) greba deitua dago, eta egun horretarako bere deialdi propioa egiten du LABek EAEn eta Nafarroan. Sindikatuak bi mobilizazio egingo ditu, bata Bilbon eta bestea Iruñean.

 LABen irakurketa eta deialdia
Giza-kate ibilitari bat antolatuko da Bilbon, EAEko hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoen egoitzak lotuko dituen ibilbide bat egiteko. Alderdi bakoitzeko lehendakarigaiari gutun bat helaraziko zaio, trenbide alorrean Euskal Herrirako enpresa publiko propio baten sorreran inplikazioa erakuts dezatela eskatuz.

MOBILIZAZIOA BILBON:

10:30etatik 12.00etara.

10:30etan hasita: Areatzan, Arriaga ondoan (EH-BILDU)- Jardines de Alvia (EAJ-PNV, Sabin etxea), Alameda de Recalde nº 27 (PSOE), Gran Vía 89( PP)

Ibilbide amaieran, 11.45etan PPren egoitza aurrean (Gran Vía 89) ADIERAZPENAK egingo dira.

MOBILIZAZIOA IRUÑEAN:

Elkarretaratzea 9:30etatik 10.00 etara Garraio Departamenduaren aurrean (San Ignacio nº3, foruen monumentu aurrean).

LAB sindikatuak datorren astelehenean, irailak 17, Renfe, FEVE eta ADIF trenbide arloko enpresetan, Nafarroako zein EAEko langileak grebara deitzen ditu
LABen irakurketa eta deialdia

«LAB sindikatuak datorren astelehenean, irailak 17, Renfe, FEVE eta ADIF trenbide arloko enpresetan, Nafarroako zein EAEko langileak grebara deitzen ditu, pribatizazio eta liberalizazioen aurka. Bigarren greba hau abuztuaren 3an egindakoaren jarraipena da, orduan bezala orain ere, kalitatezkoa eta eraginkorra izan behar den berezko euskal trenbideko sektore publikoaren aldeko defentsan. Erabiltzaileak kontuan hartu eta trenbide publikoaren langileen lan baldintzak zein eskubideak errespetatuko dituen eredua aldarrikatzen dugu, trenbide alorrean herri honek dituen beharrak asetuko dituena.

Espainiako Gobernuak trenbide alorra pribatizatu eta liberalizatuko duela iragarri du eta albisteak Euskal Herriko langileak eta jendartea bera larritu ditu. Gainera, herri honi eragiten dioten gaiak hemen erabaki behar direla kontuan hartuta, argi eta garbi adierazten dugu Hego Euskal Herrian berton hartu behar ditugula herrialde baten garapenean hain funtsezko eta hain estrategikoak diren trenbide –egitura eta azpiegiturei buruzko erabakiak. Bada garaia materia sozio-ekonomikoan behar ditugun tresna eta baliabide guztiak eskuratzea .

LABen iritziz, unea da gure bidea egiteko, bide propioa; bada garaia dagokigun eskubide hori behingoz gauzatzeko.

Horregatik, LAB sindikatutik herri honetako eragile sozial eta politiko guztiei dei egiten diegu, berriki Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Foru Gobernuei egin diegun bezala, konpromiso argi bat hartzeko, alegia, gure herriaren garapen ekonomiko eta sozialean hain garrantzitsua den gai honi buruz posizioa har dezaten. Honakoa exijitzen dugu:

• Euskal Herriko trenbide arloan antolatzeko eta kudeatzeko erabaki ahalmena eskuratzeko konpromisoa irmo eta argia.

• Lehendik EAEko eta Nafarroko esku dauden trenbide-garraioko enpresa publikoekin batera ( Euskotren, ETS, Metro Bilbao), zein gaur egun Estatu espainoleko eskuetan daudenekin Euskal Herri osorako trenbide-kudeatzeko enpresa publiko bakarra eratzearekin konpromisoa. Horrela urrats handia egingo genuke Euskal Herriko trenbide–garraioaren erabateko garapenean, erabakimenez, etorkizunean gainerako garraiobideen funtsezko sare nagusia izan behar duen oinarrizko zerbitzu publikoa herritar guztien zerbitzura jartzeko, gutxi batzuen interes ekonomikoen gainetik, eta gure herriaren onerako.

Azken finean eskatzen dugu bide propio egitea tren arloko kudeaketan. Zerbitzu publiko garrantzitsu hau bere osotasunean eskuratzea euskal gizartearentzako eta Euskal Herri osoko garapenean laguntzeko.

Euskal Herrian, 2012ko irailaren 14an»


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko hezkuntza publikoko irakasleak bigarren faseko greba dinamiken bukaerara iritsi dira

9. greba egunak jarraipen zabala izan du eta hurrengo fasera pasatzea beste alternatibarik ez die utziko Hezkuntza Sailak, benetako negoziaziorik egon ezean.

Kezkatzekoa da sortzen ari den enpleguaren kalitatea

Hego Euskal Herrian 138.772 langabe zenbatu ziren martxoan, aurreko urtean baino 3.542 langabe gutxiago daudelarik.

LABek Aianoxeko hitzarmen berrirako azken proposamena baztertzen du nahikoa ez delako

Martxoaren 31n Aianoxeko langile asanbladak hitzarmen berriaren alde bozkatu zuen. LABentzako hitzarmen berrirako proposamenean jasotako baldintzak ez dira nahikoa. Hala ere, mobilizazio eta grebaren bidez hitzarmena kaskartzea eta lan baldintzetan atzerapausoak gelditzea lortu dela azpimarratu nahi dugu.