LAB, SATSE, ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok deituta, greba eguna izan dugu Osakidetzako Lehen Arretan, hilabeteotako dinamika mobilizatzailearen baitan. Hain zuzen ere, apirilaren 8 eta maiatzaren 16rako beste bi greba egun deitu genituen martxoa bukaeran, osasun langileen egoera jasanezina salatzeko. Maiatzaren 16ko greba ospitale guztietan eta osasun mentaleko zerbitzuetan izango da.
Zentzu honetan, Osakidetzako esparru guztietan deitutako azken greba egunetik ia hilabete eta erdi pasa denetik, Osasun Sailak ez du urrats bakar bat ere egin gure osasun sistema publikoak bizi duen egoera larria iraultzeko. Horixe salatu dugu gaurkoan ere.