2024-12-22
HomeZerbitzu PribatuakArrantzaGreba eguna Bizkaiko Kontserberatan herrialdeko hitzarmenaren defentsan

Greba eguna Bizkaiko Kontserberatan herrialdeko hitzarmenaren defentsan

Bizkaiko Kontserberetako langileek greba eguna zuten atzo jasaten ari diren egoera gogorra salatu eta herrialdeko hitzamenaren alde. LAB, ELA eta UGT sindikatuek deituta, hitzarmenaren ultraktibitatea defendatzeko lehenengo epaiketaren egunean, elkarretaratzea egin zuten epaitegien aurrean. Arratsaldean manifestazioa egin zuten Bermeon.

Langile hauek 2013ko uztailaren 7arte Bizkaiko arrain kontserba eta gazituen hitzarmenpean erregulatzen zituzten beraien lan baldintzak. Aldiz, data honetatik aurrera (negoziazio kolektiboaren erreforma medio), patronalak ( CEBEK eta NORPESCO) negoziazio mahaia alde batera utzi eta hitzarmen estataleko lan- baldintzak aplikatzen hasteko esan zien enpresei. Ondorioz, enpresa gehienak jada hitzarmen estataleko lan baldintza batzuk aplikatzen hasi dira, gutxinaka estatalera joz.

Bai 2003ko efikazia orokorreko hitzarmenak zein 2007ko efikazia mugatuko hitzarmenak ultraktibitatea dutela defendatzen dute. Beraz, orain arte Bizkaian dituzten lan-baldintzak aplikatzen jarraitzeaz gain, negoziazio mahaia ireki eta langileon lan-baldintzak kaxkartuko ez dituen Bizkaiko arrain kontserba eta gazituen hitzarmena exigitzien diote patronalari.

Beharrezkoa da sektoreko langile guztientzat oinarri izango den hitzarmena eta aldi berean, ez dute Madriletik inposatutako lan-baldintzarik nahi. Euskal herriko kalitatezko produktu hauek egiten jarraitzeko lan-baldintzak langileek negoziatu behar dituztela aldarrikatu dute.

Hemendik aurrera borrokan jarraituko dutela adieraz zuten, "negoziazio mahaia ireki eta Bizkaiko kontserberetako hitzarmena barriztu arte".
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...