2025-03-17

Greba egin dute Oreretan

Jesusen Bihotza zaharren egoitzako langileak eta eraikin publikoetako garbitzaileak greba egiten ari dira gaur, lan baldintza hobeak eta soldata duinak aldarrikatzeko. Hain zuzen ere, soldatak 2012. urteaz geroztik dituzte izoztuak, bost urte igaro baitira jada hitzarmena sinatu gabe dutela. 150 langile inguru daude deituta gaurko grebara, eta goizean hainbat protesta egin dituzte; zaharren egoitzaren aurrealdean elkarretaratu dira goizean goiz, eta, eguerdian, manifestazioa egin dute herriko plazatik abiatuta.

Arratsaldean, 19:30ean, beste elkarretaratze bat egingo dute; Jesusen Bihotza zaharren egoitzaren aurrean, hau ere. Apirilaren 3 eta 4rako ere grebak deitu dituzte borrokan diren langileek.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Confebasken jarrera harroputz eta esplotatzailearen aurrean mobilizatzera joko du gehiengo sindikalak

ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuok apirilaren 3an mobilizatuko gara, eta deia egiten dugu apirilaren 5ean pentsiodunen mugimenduak gutxieneko pentsio eta soldata duinen alde deituriko mobilizazioetan parte hartze hartzera.

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta bere ardurapean dauden 100.000 pertsonen lan baldintzak hobetu behar ditu

ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek elkarretaratzea deitu dute martxoaren 18rako, Eusko Jaurlaritzari sektore publikoko langileen aldarrikapenak aintzat har ditzala eskatzeko. Egun horretan bertan...

LABek salatzen du EEEren negoziazioan argi geratu dela Guardianek duela asko zuela programatua lantegiaren itxiera

LABetik gure erabateko gaitzespena adierazi nahi diogu Guardianek aurkeztutako kaleratze kolektiborako espedienteari. Erabaki honek 171 lanposturen suntsiketa eta eskualdeko enpresa enblematikoenetako bat ixtea ekarriko du. Ez ditugu onartzen enpresak neurri drastiko hau justifikatzeko emandako arrazoiak, ez baititu behar bezala frogatu. Are gehiago, EEE aurkezteko aipatzen dituzten arrazoiak multinazionalak berak eragindakoak dira.