2025-04-09
HomeIrakaskuntzaSukalde eta garbitzaileakGreba deialdia Gastronomia Baskako sukalde zentralean

Greba deialdia Gastronomia Baskako sukalde zentralean

ELA eta LABek greba deitzen dute urtarrilaren 26, 27, 28 eta 29rako Gastronomia Baskako sukalde zentralean Hezkuntza Sailaren ardura diren eskola jantokien esleipen berriaren ondoren planteatzen den enplegu suntsiketaren aurrean.

Hezkuntza Sailak kudeaketa zuzeneko eskola jantokien esleipena egin duenean, Gastronomia Baska enpresa kanpoan geratu da.

Zerbitzu hauen galerak 7.000 menu prestatzearen galera dakar berarekin, eta menu hauen banaketa, gainbegiratzea eta eskolekin koordinazioa ere bai.

Hezkuntza Sailak argitaratutako pleguak subrogazioa planteatzen du eta hortaz, lanpostuei eustea, eskoletan bertan dagoen langileentzako soilik, ez du planteatzen zerbitzu oso hau prestatu, banatu, gainbegiratu edo kudeatzen duenarentzat.

Esleipen honek subrogaziorako eskubide gabe uzten ditu sukalde zentraletik lan egiten duen kudeaketa zuzeneko eskola-jantokien zerbitzuan ari diren langileak, hauen zati bat kaleratzera behartuz.

Egoera honen aurrean greba planteatu dute ELA eta LABetik sukalde zentraleko langile guztientzat urtarrilaren 26, 27, 28 eta 29rako. Honek ehundaka ikastetxetako menuen prestaketa, banaketa eta gainbegiratzeari eta milaka langileri eragingo die

ELA eta LABetik Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu duen erantzunkizuna har dezan, jantoki zerbitzua egunero erabiltzen duten milaka erabiltzaileekiko eta azpikontratatutako enpresen langileekin, eta lanpostu horiek eta subrogazioa berma ditzan esleipendun berriei, menu gehiago hartzen dituztenak, kontratatzera behartuz.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Industria politikan planifikazioa, esku-hartze publikoa eta langileon parte hartzea exijitu dizkio LABek Eusko Jaurlaritzari

Trantsizio ekosozialerako industria politika eraginkorrak eskatu ditu LABek Industria Defendatzeko Taldearen foroan.

Nafarroako Gobernuak Estatutu berriaren aldeko aldarria entzun behar du

LABetik zinez eskertzen dugu Administrazioko langile guztien inplikazioa, bai eta nafar gizarte osoarena ere grebaren mobilizazioetan. Zuen laguntza ezinbestekoa izan da jardunaldi hau sendoa eta eraginkorra izan dadin.

%100eko jarraipena Trapagarango MFS Sintering enpresako greba mugagabeko lehen egunean

MFS Trapaga Sintering enpresako langileak beren lanpostuak salbatzeko borrokan ari dira berehalako itxieraren aurrean.