2025-04-02
HomeIndustriaArte GrafikoakProposamena egin dugu blokeoa gainditu eta lehenbailehen Bizkaiko grafikagintzako hitzarmenaren negoziazioa hasteko

Proposamena egin dugu blokeoa gainditu eta lehenbailehen Bizkaiko grafikagintzako hitzarmenaren negoziazioa hasteko

Gaur urriak 26 hirugarren bilera egon da Bizkaiko Grafikagintzako hitzarmena berritzeko negoziazioa martxan jartzeko, inolako arrakastarik izan ez duena. Gaur gainera, CEBEK patronalak bilerara ez joatea erabaki du eta honela bere mespretxua adierazi dio sektoreko langileei eta bertan ordezkaritza dugun sindikatuei.

Gogoratu nahi dugu sektoreko langileek 2011tik dituztela lan-baldintzak izoztuta eta 2012tik ez da Bizkaiko Grafikagintzako negoziazioa mahaia biltzen. Hortaz, sektorearen egoera oso larria da eta bertako lan-baldintzak prekarioak. Premiazkoa da Grafikagintzako hitzarmen berriaren negoziazioa hastea.

Bien bitartean, eztabaidetan gotorturik jarraitzen dugu, ia mahai berria eratu behar den edo 2012ko mahai negoziatzailea berrartu. Zilegiak baina korporatiboak diren interesen gainetik, interes orokorrari ematen dio lehentasuna LABek: Bizkaiko Grafikagintzako milaka langilek euren lan-baldintzak hobetzen direla ikus dezatela.

Helburu honekin, LABek proposamena egin du gaur mahaian dagoen blokeoa kopondu eta lehenbailehen hitzarmenaren negoziazioari ekiteko. Aldeei planteatu diegu Lan Harremanen Kontseiluari txosten juridiko bat eskatzearen aukera, esango duena zein den dagokion negoziazio mahaia eta alde guztiok bere emaitza onartuko duguna. Momentuz, horixe da mahai gainean dagoen proposamen bakarra egun dagoen blokeoari aurre egiteko.

LABek ez dio patronalari jokoa egingo, hitzarmenaren negoziazioa eragotziz. Langileei gogorarazi nahi diegu Gipuzkoan, LABen gehiagoarekin, hitzarmen sektoriala indarrean eta eguneratuta dutela, kategoriako 4.000 euro eta 14 ordu gutxiagoren aldearekin. Hortaz ez dago aitzakiarik!

LABek borrokan jarraituko du enplegu duinaren alde Bizkaiko Grafikagintzako hitzarmen duinaren alde.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Kezkatzekoa da sortzen ari den enpleguaren kalitatea

Hego Euskal Herrian 138.772 langabe zenbatu ziren martxoan, aurreko urtean baino 3.542 langabe gutxiago daudelarik.

LABek Aianoxeko hitzarmen berrirako azken proposamena baztertzen du nahikoa ez delako

Martxoaren 31n Aianoxeko langile asanbladak hitzarmen berriaren alde bozkatu zuen. LABentzako hitzarmen berrirako proposamenean jasotako baldintzak ez dira nahikoa. Hala ere, mobilizazio eta grebaren bidez hitzarmena kaskartzea eta lan baldintzetan atzerapausoak gelditzea lortu dela azpimarratu nahi dugu.

EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleen greba egun arrakastatsua

Greba zikloaren 8. greba jarraipen zabala izan du. Milaka langile mobilizatu dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen egindako manifestazioetan.