2025-04-02
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaGorbea zahar egoitzan emandako bi kaleratzeak salatzeko elkarretaratzea

Gorbea zahar egoitzan emandako bi kaleratzeak salatzeko elkarretaratzea

"Gorbea Zahar Egoitzan Despidorik ez!" lelopean LAB eta ELA sindikatuok deituta, konzentrazioa burutu da gaur Murgian, Gorbea zahar egoitzan urtarrilean zehar eman diren bi langileen kaleratzeak salatzeko.

Bi kaleratzeak urtarrilan 5ean eta 15ean izan ziren, hurrenez hurren. Kasu bietan gaixotasun baja egoeran zeuden langileak ziren, eta bietan egoitzako zuzendaritzak aprobetxatu ditu iazko lan erreformak absentismoagatik kaleratzeko eman zituen erraztasunak. Alta, bi langile hauen kasuak ez ziren erreformak aurreikusten dituen baldintzetan sartzen, haien kaleratzeak erabat bidegabeak zirelarik.

Elkarretaratzean, gainera, egoitzako zuzendaritzaren jarrera orokorra ere salatu dute, bertan lanean daramatzaten bi urte eskasetan lan osasun arazo handia sortu bait dute langileengan. Ohikoak izaten dira egoitzako ardura nagusiak dituzten bi pertsonen tratu despotikoak eragindako antsietate erasoaldiak. Izan ere, langile kaleratuetako baten oraingo gaixotasun bajak horrelako egoerek sortua izan da. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

   

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek salatzen du aparteko orduen ondorioz 21 lanpostu baino gehiago galdu direla TCCn

20024an, aurreko urtean baino 5 lanpostu gehiago galdu dira.

EAEko hezkuntza publikoko irakasleak bigarren faseko greba dinamiken bukaerara iritsi dira

9. greba egunak jarraipen zabala izan du eta hurrengo fasera pasatzea beste alternatibarik ez die utziko Hezkuntza Sailak, benetako negoziaziorik egon ezean.

Kezkatzekoa da sortzen ari den enpleguaren kalitatea

Hego Euskal Herrian 138.772 langabe zenbatu ziren martxoan, aurreko urtean baino 3.542 langabe gutxiago daudelarik.