2024-12-22
HomeEkintza PolitikoaGoiene lankidearen askatzea eskatzeko lanuztea CAF-Irunen

Goiene lankidearen askatzea eskatzeko lanuztea CAF-Irunen

Uztailaren 7an Ortzaizen CAF Irungo langilea den Xabier Goienetxea atxiloketaren aurrean eta LABeko sail sindikalak deituta ordubeteko lanuztea egin zen lantokian. Goiene lankidearen askatzea eskatzearekin batera, LABek bizi dugun egoera politiko berrian atxiloketa politikoekin eta bestelako salbuespenezko araudi eta politikekin jarraitzea guztiz ulertezina dela salatu eta Espainiako zein Frantziako gobernuei, inora ere ez daramaten sufrimendu gehigarriak alde batera utzi eta aro politiko berriak eskatzen duen maila eta erantzukizunarekin jokatzen hasi daitezen eskatu zien.

CAF Irungo LABeko Sail Sindikalaren oharra
GOIENE ASKATU!!!

Atzo arratsaldean, Ortzaizen (Behenafarroa), polizia frantsesak eta Guardia zibilak bi pertsona atxilotu zituen, hauen artean gure lankidea den XABIER GOIENETXEA IRAGORRI “GOIENE”, atxilotu zuten.

“Goiene”, Euskal Herri libre baten alde publikoki lan egiteagatik jazarpen poliziala pairatu zuen, 2008an poliziaren atzaparretatik ihesi, torturatua izatea ekidinez, bere etxea eta CAFeko lanpostua utzi beharrean aurkitu zen.

Behin eta berriro tematzen da Espainiako gobernua, Frantziako gobernuaren eta poliziaren kolaborazio estuarekin, Euskal Herrian irekitako aro politiko berriari jaramonik egin gabe. Tantaka, etengabe eragiten ari diren atxiloketa politikoen bidez, Espainiako eta Frantziako agintariek errealitateari bizkarra ematen ari dira.

Egoera politiko berri batean gaude. Atxiloketa politikoekin eta bestelako salbuespenezko araudi eta politikekin jarraitzea, guztiz ulertezina da bertako jendartearen gehiengoarentzat. Ulertezina izateaz gain, konponbideen aldeko gehiengoaren norabidearen kontra kokatzen da jarrera hori, bake biderantz denok ematen hari garen pausoak zapuztu beste asmorik ez dutelarik.

Beraz, eskari irmoa egiten diegu, Espainiako zein Frantziako gobernuei, inora ere ez daramaten sufrimendu gehigarriak alde batera utzita, aro politiko berriak eskatzen duen maila eta erantzukizunarekin jokatzen hasi daitezen. Horretarako, modu bakarra dago, munduko beste gatazka politiko guztien konponbideetan egin den bezala: eskubide guztien errespetuan oinarritutako politika eta araudien ezarpena, eta elkarrizketa, elkarrizketa eta elkarrizketa. Beste guztia denbora galtzeko eta sufrimendua alperrik areagotzeko trikimailu antzuak baino ez dira, eta horretaz guztiaz jabetuta dago jada euskal jendartearen gehiengo zabala.

Atxiloketa hauek salatzeko eta atxilotuei babesa adierazteko gaur goizeko 11tan egingo dugun ordu bateko lanuztean, eta antolatzen diren mobilizazioetan parte hartzea gonbidatzen zaituztegu.

————————-

Nota de la  Sección Sindical de LAB en CAF Irun
GOIENE ASKATU!!!

Ayer a la tarde , en Ortzaize (Behenafarroa) la policía francesa y la Guardia Civil detuvieron a dos personas, entre los detenidos se encuentra nuestro compañero XABIER GOIENETXEA IRAGORRI, “GOIENE”.

“Goiene”, sufrió la persecución policial por trabajar públicamente a favor de una Euskal Herria libre y para no ser detenido y torturado por la policía, en 2008 se vió obligado a huir, abandonando su casa y su trabajo.

Vemos cómo el gobierno español, con la estrecha colaboración de la policía y del gobierno francés, actúa como si el nuevo ciclo político abierto en Euskal Herria no existiera. A través de este goteo incesante de detenciones políticas, los mandatarios españoles y franceses están dando la espalda a la realidad.

Vivimos una nueva situación. Continuar con las detenciones políticas y con otras medidas de excepción, es del todo incomprensible para la mayoría social de este país. Además de ser incomprensible, esa actitud enrocada se sitúa en el carril contrario al de las soluciones en el que se sitúa la sociedad vasca en su conjunto.

Por lo tanto, lanzamos una firme petición a los gobiernos español y francés, para que, dejando de lado sufrimientos añadidos que no llevan a ninguna parte, actúen con el nivel y la responsabilidad política que exige este nuevo ciclo en Euskal Herria. Y hay una sola manera de hacerlo, al igual que se ha hecho en la resolución de otros conflictos políticos del mundo: implementando una política basada en el respeto a todos los derechos humanos, y abordando el diálogo, el diálogo y nada más que el diálogo. Todo lo demás no serán más que vanos intentos de seguir perdiendo el tiempo e incrementando innecesariamente el sufrimiento. Una mayoría social creciente en Euskal Herria es totalmente consciente de ello.

Para denunciar estas detenciones y mostrar nuestro apoyo a los detenidos os invitamos a participar en el paro que convocaremos hoy a las 11 en la entrada de la fábrica.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...