2025-03-31
HomeIndustriaMetalgintzaGiza katea Arabako Metalgintzako hitzarmen duin baten alde

Giza katea Arabako Metalgintzako hitzarmen duin baten alde

Atzo, LAB sindikatua Gasteizko kaleetara irten zen Arabako metalgintzako hitzarmenaren defentsan. Gasteiz-Lautadako metalgintzako delekatuek asanblada egin zuten negoziazio kolektiboa eta sindikatuaren estrategia hizpide hartuta eta ondoren giza katean Andra Mari Zuriaren Plazara abiatu ziren.

LABek mobilizatzen jarraitzen du helburu argi batekin: herrialdeko hitzarmen duin bat, blindatua eta eduki minimo batzuk izan behar dituena.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gehiengo sindikalak eskatuta, Pradales lehendakariak Mitxel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu hartuko ditu gutxieneko soldataz aritzeko

Confebaskek gutxieneko soldata Lanbidearteko Akordio bidez adosteari uko egin ondoren, ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek Pradales lehendakariari bilera eskatu zioten, eta bilera hori apirilaren 2an izango da.

Astebeteren ondoren, Hezkuntza Sailak ez du proposamenik

LAB sindikatuak gaurko jarraipen batzordea bertan behera utzi izana eta, akordio arautzaile berrirako (lan hitzarmenerako) inongo proposamenik gabe, grebak bertan behera uzteko eskatu izana salatzen du.

LABek Nafarroako Gobernua kritikatu du Esku-hartze Sozialeko bigarren hitzarmenaren sinatzea ez ahalbidetzeagatik

LAB sindikatuak aurreakordioa lortu zuen otsailean Esku-hartze eta Ekintza Sozialaren patronalarekin, Nafarroako bigarren hitzarmen sektoriala izan beharko lukeena sinatzeko. LABek ordezkaritza sindikalaren %70 du sektorean, eta oso positibotzat jo zuen orduan aurreakordio hura. Hala ere, une honetan LABek gogor kritikatu behar du Nafarroako Gobernuaren jokabidea, bere jarrera zikoitza dela eta sinadura gauzatzea eragozten ari baita.